Test model card
Hizkuntza, hezkuntza-sisteman
Euskal Herrian, letra-sistema batek adierazten du zein hizkuntzatan jasoko den derrigorrezko hezkuntza: A, B eta D ereduak. Hiru eremu administratiboetan (Euskadiko Erkidegoan, Nafarroan eta Iparraldean) ereduek pisu ezberdina dute.
ETBko Tribuaren Berbak telesaioan, Kike Amonarrizek hezkuntza-ereduei buruz hitz egin digu. Datu zehatzak eman dizkigu, jakin dezagun zenbat ikaslek aukeratu duten eredu bakoitza. Era berean, eremu administratiboen arteko desberdintasunen berri eman digu.
|
HIZTEGI LAGUNGARRIA Hizkiak edonon topa ditzakegu. Letrak edozein lekutan aurki ditzakegu. Hala ere, hizki eta letra ez dira erabat sinonimo, hizki hitza teknikoagoa baita. |
Hizkiak edonon topa ditzakegu: letra-zopetan, bitaminetan, odol-taldeen izenetan, erromatar zenbakietan, elementu kimikoen taulan... eta, jakina, baita gure hezkuntza-sisteman ere, hizkiek izendatzen baitituzte hezkuntza-ereduak (hizkuntza-ereduak).
Iaz, milioi-erdi pasatxo ikasle izan genuen Euskal Herrian, Haur Hezkuntzatik hasi eta Lanbide Hezkuntza bitartean. Horietatik erdia (erdiek) baino pittin bat gehiago (gehiagok), % 51k, D ereduan ikasi zuen ―alegia, euskara hutsezko ereduan―; % 15ak (15ek) B ereduan edo eredu elebidunean; % 14 izan genuen A ereduan ―alegia, euskara asignatura (ikasgai) bezala (gisa) erakusten duen ereduan―; eta, azkenik, % 20ak (20k) erdera (erdara) hutsez ikasi zuen.
Datu hauek asko aldatzen dira eremu administratiboen arabera: Erkidego Autonomoan, esate baterako, ia bi herenek D ereduan ikasi zuten; Nafarroan, aldiz, gehienek erdera hutsez ikasi zuten, eta laurdena izan zen D ereduan ikasi zuena; eta, azkenik, Iparraldean % 6k besterik ez zuen D ereduan ikasi, % 15ak eredu elebidunean ikasi zuelarik (eta % 15ek eredu elebidunean ikasi zuen).
