Etxean, baina gelditu gabe

Etxetik atera gabe eguneroko errutinarekin jarraitzen du Pepi Ayestaranek. 83 urte ditu, eta koronabirusaren krisia hasi aurretik, eta orain, konfinamenduan, bere egunerokoa nolakoa den kontatu digu.

Pepi Ayestaran errenteriarra bakarrik bizi da. Konfinamendu garaian ez da etxetik ateratzen, eta bizilagunek egiten dizkiote erosketak. Hala ere, errutinari eutsiz egunak ez zaizkio hain luzeak egiten, esan digunez.

 

 

 

 

Pepi balkoian ibiltzen da. Argazkia: Aitziber Lasa


Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Axun Ertzibengoa. Kaixo, Pepi.

Pepi Ayestaran. Kaixo

Axun Ertzibengoa. Zer moduz?

Pepi Ayestaran. Ondo. Hementxe, eguna pasatzen.

Axun Ertzibengoa. Pepi, zu bakarrik bizi zara?

Pepi Ayestaran. Bai.

Axun Ertzibengoa. Eta, atrebentzia ez bada, zenbat urte dituzu?

Pepi Ayestaran. Laurogeita hiru.

Axun Ertzibengoa. Laurogeita hiru. Normalean, ez orain gauden egoeran, normalean zu bakarrik moldatzen zara? Esate baterako, erosketak egiteko eta...?

Pepi Ayestaran. Bai, bai, denak denak. Orain arte bakar-bakarrik egiten ditut.

Axun Ertzibengoa. Nola pasatzen duzu zuk eguna, eguneroko martxan zabiltzanean?

Pepi Ayestaran. Bueno, ba, goizean jaiki, dutxatu, etxeko martxa pixka bat jarri ondo, eta gero enkargutara.

Axun Ertzibengoa. Bai...

Pepi Ayestaran. Gero bazkaldu, gero, siesta pixka bat egiten dut; siesta, bueno, egoten naiz deskantsuan, eta gero joaten naiz koro batera abestutzera (abestera). Entsaioak (entseguak) ditugu astean bi egun (bi egunetan)

Axun Ertzibengoa. Bai...

Pepi Ayestaran. Lauak eta erdietatik seietara. Eta, buelta hori egiten dut, eta gero, berriz ere bueltatxo bat eman eta etxera etorri, afaria egin, afaldu, eta horixe, nire gauza hori da. Eta entsaiora (entsegura) ez naizenean joaten, ba orduan egiten naiz (dut) bueltatxo bat eman....arratsaldean. Gero, orain gauza asko genituen, baina nola gertatu den hau, bada...

Axun Ertzibengoa. Bai....

Pepi Ayestaran. ....kontzertua genuen, eta gero, laurogei urte egiten zutenak (zituztenak) Beti Bizkorren ere, baina dena utzi da, o sea que...

Axun Ertzibengoa. Dena bertan behera gelditu da.

Pepi Ayestaran. Gero, larunba... o sea, hilean behin, bigarren larunbatean Kantujirara joaten gara. Hor ere abestutzen (abesten) dugu, Kantujiran. Hola, eguneroko nire gauzak, nire martxa hola da.

Axun Ertzibengoa. Bai. Orduan, dezente aldatu zaizu bizimodua orain konfinamenduarekin, ezta?

Pepi Ayestaran. Bai, bai, orain ja etxetik atera gabe.

Axun Ertzibengoa. Hori da.

Pepi Ayestaran. Hementxe gaude, enkarguak bizilagun batek ekartzen dit (dizkit), izparringia (egunkaria) ere ekartzen didate, eta hola, hementxe, etxean bueltaka pasilloan (korridorean) ibili eta hola.

Axun Ertzibengoa. Bai. Kontatu diguzu aurrekoa, zure betiko martxa nolakoa den, eta orain, konfinamenduan nolakoa da zure errutina, zure eguneroko, egunerokoa?

Pepi Ayestaran. Ba berdin. Goizean jaiki, dutxatu, gosaldu, etxeko lanak egin, bazkaria moldatu, bazkaldu; gero berriz, deskantsatu pixka bat, buelta batzuk eman pasilloan (korridorean), eta hola. Eguraldi ona baldin badago, balkoia luze xamarra daukat eta balkoian, ariketa batzuek egin eta hola.

Axun Ertzibengoa. Esan duzu erosketak eta egunero behar dituzunak bizilagun batek ekartzen dizkizula?

Pepi Ayestaran. Bai, bizilagun batek ekartzen dit, bai. Astean bi egun (egunetan) edo ekartzen dizkit eta gainerakoan, hola.

Axun Ertzibengoa. Boluntario talde bat aritu da adinekoei deitzen zerbait behar duten galdetzeko. Zuri ere deitu dizute?

Pepi Ayestaran. Bai, deitu zidaten udaletxetikan (udaletxetik), bai.

Axun Ertzibengoa. Eta, zer esan zizuten?

Pepi Ayestaran. E, zerbait behar baldin banuen 010era deitzeko.

Axun Ertzibengoa. Baina, zuk esan duzunagatik, moldatzen zara laguntzarik gabe.

Pepi Ayestaran. Ondo. Bai, bai, ondo moldatzen naiz. Oraindikan (Oraindik) ondo nabil, eta...ondo,

Axun Ertzibengoa. Zer botatzen duzu faltan egun hauetan?

Pepi Ayestaran. Ba, kalera ateratze hori. Baina erraz pasatzen dut etxean ere. Erraz pasatzen dut. Gero, zortzietan atratzen gara balkoira pixka bat txalo egitera, eta hola.

Axun Ertzibengoa. Esan dituzu, koroa, Kantujira eta horrelakoak aipatu dituzu. Horiek denak, seguraski, bai botako dituzu faltan, ezta?

Pepi Ayestaran. Bai, bai, claro, claro (noski, noski), hori bai, hori bai. Joan den hilean jada ez ginen joan. Martxoan ja utzi genuen. Eta hil honetan ere ezin dugu joan, Aste Santua da. Aste Santuarekin tokatzen zaigu, eta hil honetan ere ez. Hurrengo hilean joango gara.

Axun Ertzibengoa. Seme-alabak, bilobak?

Pepi Ayestaran. Ondo, ondo. Bi seme ditut. Bat etxetikan (etxetik) lanean ari da. Bestea, nola DYAn lan egiten duen, hori lanean dago. Eta errainak, etxean.

Axun Ertzibengoa. Baina, haiek ere ezin ikusi.

Pepi Ayestaran. Ezin ikusi. Hitz egiten dugu egunero. Egunean bi aldiz edo bakoitzarekin hitz egiten dut. Biloba ere etxetikan (etxetik) lanean ari da. DYAn egiten du lana hark ere, baina hark (hura) etxetik ari da lanean. Eta biloba, bestea, hamabost urte maiatzean egingo ditu, eta hori, etxean estudiatzen (ikasten) eta ariketak egiten, eta hola.

Axun Ertzibengoa. Bueno Pepi. Ikusten du ongi moldatzen zarela. Eskerrik asko, eta segi horrelaxe, fuerte-fuerte.

Pepi Ayestaran. Eskerrik asko ba.

Axun Ertzibengoa. Agur.

Pepi Ayestaran. Agur, agur.

A2
04-03-2020
21806241
00:05:18
1726