detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Enrike IV.a, Nafarroako eta Frantziako errege

XV. mendera arte Europa erresuma txikietan zegoen banandua. Erregeen boterea oso mugatua zen. Baina, jaun feudalen aginteak behera egin zuen heinean, errege boteretsuak nagusitu ziren mendebaleko gizartean.

Erdialdeko Europako erregeek egitura administratibo zentralizatua ezarri zuten. Elizaren eragina erabakigarria izan zen agintari berri hauen gorakadan.


XVI. mendearen erdi aldera, Frantzian, Espainian eta Nafarroako erresumetan, katoliko eta protestanteen arteko harremanak oso txarrak ziren. Trentoko Kontzilioan (1545-63) katolikoek bere doktrina finkatu zuten. Protestanteen erreformari aurre egiteko. Frantziako erregea Karlos IX.a eta Espainiakoa Felipe II.a katolikoak ziren. Nafarroako erregina, berriz, protestantea. 1560an, Johanna Albret, Nafarroako erregina izendatu zuten. 1572an, Johanna Albretek bere semeari utzi zion Nafarroako erregetza. Honela, Borboiko dukea, Nafarroako Enrike III.a bilakatu zen. Urte berean, Frantziako Karlos IX.aren arreba, Margarita Valois katolikoa eta Enrike  III.a, erlijioz kalbinista-hugonotea, Notre-Dame katedralean ezkondu ziren. Ezkontza hau beraien borondatearen aurka ospatu zen, Frantziako erregearen eta Johanna Albreten onarpenarekin. Frantziako erregeak semerik ez zuenez, botere hori, legalki, Nafarroako Borboikoari zegokion. Elizkizuna, Margarita aldarearen aurrean eta Enrike elizaren atzealdeko atearen ondoan kokatuta ospatu zen. Borboiko dukeak beldurra zien katolikoen erasoei, eta badaezpada ere…

Margarita eta Enrike ezkondu eta astebetera, abuztuaren 24an, Parisko katolikoek, Nafarroako hugonoteak Louvreko jauregitik kanporatu zituzten eta, Saint Germain l’Auxerreois elizako kanpai-hotsek San Bartolomeko hilketa bezala ezagutu den gauaren hasiera markatu zuten. Sarraski horietan katolikoek milaka hugonote hil zituzten. Erasoak Frantziako hiri guztietara zabaldu ziren.

 


Saint Germain l’Auxerreois eliza

 

Nafarroako Enrike III.aren erregetza ez zen batere erraza izan. Aita santuak eta Espainiako Felipe II.ak eragin handia zuten Frantzian eta Enrikek katolizismoa onartu zuela aitortu arren, jesuiten eta katolikoen beste elkarteengandik erasoak jasotzen jarraitu zuen.

Enrike III.a Paris utzi beharrean gertatu zen, katoliko eta protestanteen artean zeuden borrokak ez baitziren amaitzen.

Laugarren erlijio gerran ez zen egon irabazle garbirik. Espainiako erregeak eta aita santuak (Pio V.a) jarritako zenbait baldintza sinatzera behartu zuten Nafarroako Enrike III.a, bakea lortzeko. Ordukoa da, “Paris vaut bien une messe”, Nafarroako erregearen esaera. Frantziako errege bilakatzeko ordaindu beharreko prezioa izan zen hura.

1589an, Nanteseko ediktuaren bidez, erlijio katolikoari eman zitzaion Estatu osorako ofizialtasuna eta, era berean, hugonoteenganako tolerantzia onartu zen. Enrike IV.ak, pertsonalki kalbinista izaten jarraitu zuen arren frantziarren aurrean katoliko bezala azaltzen zen.

1594an, Chartreseko katedralean, ospatu zen Frantziako Enrike IV.aren koroatzea. Frantziako eta Nafarroako erregetzak Enrike IV.aren eskuetan geratu ziren. 1660. urtean Margaritagandik banandu eta Maria Medici italiarrarekin ezkondu zen. Sei seme izan zituzten. Ondorengo urteetan Frantzian gertatu zen hobekuntza sozial eta ekonomikoa harrigarria izan omen zen. “Oilasko bat nekazarien eltzean igandero” izan zen bere helburuetako bat. Enrike IV.ak 1589tik 1610 arte gobernatu zuen. “Le bon roi Henri” deitzen zioten frantziarrek. 1660. urteko maiatzaren 14an, Parisko kaleetan zehar zihoala, katoliko fanatiko batek labankadaz hil zuen. Bere semea, Luis VIII.a, izan zen frantziarren ondorengo erregea.

Parisko Pont Neuf zubiaren gainean, Louvreko jauregitik gertu, Nafarroako eta Frantziako erregearen estatua dago zaldi gainean, Notre-Dame katedral aldera begira.
 


x61pRelaContWAR

Interesting for you



detalle2

Document library

C1
10-17-2012

x61pRelaContWAR

16362395

x61pViewCountWAR

5111

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR