detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Hamar urteko bidaia

Eneko Etxebarrietak eta Miyuki Okabek 10 urteko bidaiari ekin zioten. Munduari bira eman txirrinda gainean Nazio Batuen enbaxadore moduan. Hona hemen 2005ean abiatutako abenturaren berri.


Download
Transcription:[+] Transcription:[-]
Arantxa Iturbe esataria. Eneko Etxebarrieta, arratsalde on. 
Eneko Etxebarrieta bidaiaria. Arratsalde on. 
Arantxa Iturbe. Hamar urte bizikletaz… Bueno, konta diezaiogun jendeari Eneko, ze(ren) hemen ari gara jende guztiak jakingo balu bezala, akaso askok jakingo dute, baina ez igual denek…  
Eneko Etxebarrieta. Bai? 
Arantxa Iturbe. Enekok eta  Miyukik asmoa zutela munduari itzulia ematekoa hamar urtetan. 
Eneko Etxebarrieta. Bai. Hori da.  
Arantxa Iturbe. Fogg jaunak 80 egunetan egin zuen.  
Eneko Etxebarrieta. Bai. Eta bueno, nik aurreko, aurreko munduko bira egin nuen 4 urtez. Eta bueno, ez dakit oso gustura egin nuen eta, eta bueno, bakarrik joan nintzen, eta askotan, bueno, ba bakarrik… Hori bai, lagun asko topatzen dituzu eta egiten dituzu… Baina bueno, gehienetan, bakarrik ibiltzen nintzen. Eta bueno, ba bukaeran, ba Miyuki elkartu nuen eta bueno, elkarrekin jarraitu genuen, eta orain, horregatik… 
Arantxa Iturbe. Eta elkarrekin itzuli zineten eta elkarren jarraitzen duzue eta elkarrekin abiatuko zarete.  
Eneko Etxebarrieta. Bai.  
Arantxa Iturbe. Dena elkarrekin hemendik aurrera.  
Eneko Etxebarrieta. Ba beitu (bada, begiratu), elkarrekin dela, denez, ba bueno, tandem batean egingo dugula, ezta? Orduan, ja(da) hori… 
Arantxa Iturbe. Elkarrago ezin. 
Eneko Etxebarrieta. Hori da.  
Arantxa Iturbe. Ezin, ez? 
Eneko Etxebarrieta. Bai.  
Arantxa Iturbe. Tandema. Zergatik aukeratu duzue tandema eta ez bakoitzak berea? 
Eneko Etxebarrieta. Hombre, dibertigarria da tandema. Ba nik hori, 4 urtez bizikleta batean ibili naiz, eta oso gustura, baina bueno, orain ba posible da hori aldatu, aldatzea eta bueno, elkarrekin joatea, ezta? Eta bueno, nahiagoko, nahiago, nahiago nuke ba hori, tandem batean. Ba uste dugu hori, dibertigarria da, dela, zeren beste pertsonarekin hitz egin dezakezu. Eta bueno, erritmo berbera eramaten duzu, orduan, ez duzu itxaron edo bueno, azkarrago joan behar, ezta? 
Arantxa Iturbe. Hor erremediorik gabe elkarrekin joan behar duzue.  
Eneko Etxebarrieta. Bai.  
Arantxa Iturbe. Ez da bat pikatu (haserretu) dela eta bueno, hurrengo, hurrengo herrian itxarongo dizut… Hori da.  
Eneko Etxebarrieta. Ez? Holakorik ez dago, e! 
Arantxa Iturbe. Hori da.  
Eneko Etxebarrieta. Nor aurrean eta nor atzean? 
Arantxa Iturbe. Ba bueno, horretarako, bueno, konponketa egin dugu zeren, bueno, tandema pixkatxo bat, gehiago bada, aurreko lekua pixkatxo bat altuago dela, ezta? Eta Miyukirentzat pixkatxo bat altuegi. Orduan, konponketa egin dugu, jarri dugu [ditugu] tako batzuk, hor, pedaleetan, eta orain bueno, bera aurrean joan daiteke, ezta? Bueno, orduan, aldatuko dugu.      
Arantxa Iturbe. Batzuetan bat eta besteetan bestea.  
Eneko Etxebarrieta. Hori da.  
Arantxa Iturbe. Zer gehiago tandemean, Eneko? 
Eneko Etxebarrieta. Barkatu?  
Arantxa Iturbe. Eraman alegia. Bai. 
Eneko Etxebarrieta. Bueno, ba gauza asko.  
Arantxa Iturbe. Zuek biok… 
Eneko Etxebarrieta. Bai.  
Arantxa Iturbe. Baina, baina zer ematen da, zer eramaten da hainbeste urtetarako? 
Eneko Etxebarrieta. Bueno ba… 
Arantxa Iturbe. Proiektu baterako?  
Eneko Etxebarrieta. Egunerokoa, ezta? Ba bueno, kanpin-denda, hornilloa (su txikia), sukaldeko tresnak, arropa, gidak…  
Arantxa Iturbe. Zer arropa?  
Eneko Etxebarrieta. Ba bueno, ba orain…  
Arantxa Iturbe. Guk ez dugu asmatzen goizean zer jantzi…  
Eneko Etxebarrieta. Ba hori, denetarako, ezta? Hotza eta berorako arropa. Baina bueno, saiatzen gara oso, bueno, arropa, arropa ona baina, baina gutxi eramaten, eta horretarako, bueno ba, laguntza daukagu, Etxeondo adibidez. Eman digu, oso arropa ederra, oso arropa ona, bueno, hori, bizikletan ibiltzeko, eta bueno, North Face [Facek] baita laguntzen digu. Eta, eta bueno, oso arropa berezia eramaten dugu, zeren, horregatik, ezta? Eraman behar dugu gutxi, baina arropa ona.  
Arantxa Iturbe. Beraz, bidaia hasi baino lehen beste bidaia batzuk egin dituzuela zuena promozionatzen, zuena saltzen.  
Eneko Etxebarrieta. Ba bai. Proiektua, bueno, handia da. Badaramagu urtebete eta erdi prestatzen, eta ez da bakarrik gu [guk], hori, bidaiatzea eta disfrutatzea, baina bueno, ba da komunikatzea batez ere. Eta horretarako prestatu dugu [ditugu] webguneak. Badaukagu hori, euskaraz munduahurbilduz.com, gaztelaniaz acercandoelmundo.com, eta asmoa bada hori, bai bidaia egitea, disfrutatzea, gauza asko ikustea, baina baita, bueno, argazkiak egitea, bideoz grabatzea eta hori gure, gure webguneetan sartzea ba bueno, jendea gurekin etortzeko.  
Arantxa Iturbe. Beraz, bidaia egitea bai, bizitzea bai, ikastea bai, baina hori erakustea ere bai…  
Eneko Etxebarrieta. Bai. Guretzat oso inportantea da. Eta gainera, bueno, erabili nahi dugu aurreko bidaiaren esperientzia. Atera, hor atera nuen esperientzia bidaia hau beste moduz [modu batera] egiteko eta da  ba hori, ez bakarrik beajatzea [bidaiatzea]. Bueno, egin dut, eta oso ondo pasatu dut, eta bueno, kultura asko ezagutu ditut baina orain bueno, bada momentua ba bueno, berriz bidaia egiteko, baina orain bai, ba hori, komunikatzeko, eta… Nik uste, hori, mundua oso interesantea dela. Bizikleta, bizikletak ematen dizu ezagutzeko oso oportunitate (aukera ) ona, eta bueno, nik uste faltatzen [falta] zela bakarrik gauza horiek komunikatzea, ezta? Eta horretarako atera digu, atera ditugu bueno, webguneak eta, eta bueno, beste proiektuak.  
Arantxa Iturbe. Bidaiak engantxatu egiten du, ezta Eneko? 
Eneko Etxebarrieta. Nik uste baietz.  
Arantxa Iturbe. Adikzioa sortzen du.  
Eneko Etxebarrieta. Bai. Eske, bueno, bidaiak ematen dizu, aber, zerbait oso intentsoa (bizia), ezta?, bizitza intentsoa eta sentimendu intentsoak, eta bueno, gero etxera bueltatzen zara eta gustura familiarekin, lagunekin, baina pixkatxo bat beti faltatzen [falta] zaizu hori, bai ba, abenturak eta topaketak eta… Eta, bueno, horregatik prestatu dugu bidaia, bidaia hau baita ere, inten, inten, hori, gauza intentso, intentso hori ba bizi izateko berriz.  
Arantxa Iturbe. Gertatzen da, zuen kasuan behintzat, bidaia baino kasik bizitza-proiektu bat dela.  
Eneko Etxebarrieta. Bai.  
Arantxa Iturbe. Hain luzerako da!  
Eneko Etxebarrieta. 10 urtezko [urteko] bidaia bat, ba bai, ja bai, egia da, ezta? Oso suerte ona izan dugu ba baita, ba bueno,  prestaketan. Ba azaldu dugu [diegu] gure proiektua ba adibidez, Naciones Unidaseri (Nazio Batuei) eta bueno, oso, oso gustura hartu dute, eta bueno, gonbidatu gaituzte ba bueno, laguntza, edo haiei laguntzeko ba bueno, con los objetivos del desarrollo del milenio (milurtekoaren garapen-helburuekin). Eta orain, ba bueno, lan egingo dugu ba hori, Naciones Unidasetarako (Nazio Batuentzat). Eta bueno, ba hola… 
Arantxa Iturbe. Beraiei informazioa emanez edo tokiaren tokiko berri emanez? Edo zein izango da zuen eginbeharra? 
Eneko Etxebarrieta. Gure, gure lana batez ere izango da, objetibo (helburu) hauek zabaltzea, ezta? Orduan, bueno, gure  webguneetan, eta bueno, batez ere, bueno, joango garen toki guztietara, ba bueno, saiatuko gara ba elkarrizketetan, eta bueno, leku guztietan ba bueno, lan hau, objetibo hauek, helburu hauek azaltzea eta zabaltzea. Hor izango da.  
Arantxa Iturbe. Nolabaiteko mezua zabaltzea da orduan zuen lana?  
Eneko Etxebarrieta. Bai. Bai. Hori da. Izango gara, ba bueno, Naciones Unidasen…  
Arantxa Iturbe. Enbaxadore. 
Eneko Etxebarrieta. Hori da. Enbaxadoreak. Bai.       

detalle2

Document library

B2
01-31-2005

x61pRelaContWAR

16353625
0:07:27

x61pViewCountWAR

3688

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR