detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

"Gorputz eta arima" erakusketa Kubo-kutxa aretoan

"Erakusketa honen helburua ez da emakumezkoen artelanak eta gizonezkoenak bereiztea, emakumezkoen artelanak museoetan geroz eta gehiagotan ikusi ahal izatea baizik." Maria Toral eta Marisa Oropesa, komisarioak

 

XX. eta XXI. mendeetako emakume artisten artelanak daude ikusgai Donostiako Kubo-kutxa aretoan. Bertako eta atzerriko artisten lanak dira. Erakusketako artistarik zaharrena Mari Blanchard da, 1881. urtean jaiotakoa, eta gazteena Vitoria Diehl, galiziarra, 1978koa. Gorputz eta Arima bilduma 59 artistaren 79 lanek osatzen dute. Erakusketa azken bi mendeetan emakume artistek izan zuten kuraiari egindako gorazarrea da. Bistan da emakume haiek gorputz eta arima eman zutela artearen alde, eta beraien ahalegina ez zela alferrikakoa izan.

XIX. mendean emakume gutxi batzuek bakarrik parte hartu ahal izan zuten arlo kulturalean eta, batik bat, artegintzan. Senide argazkilari eta margolariak zituztenek garatu ahal izan zuten beraien nortasun artistikoa. Eta gaitasun hori zuten emakumeak, askotan, gizonezkoaren ezkutuko laguntzaile huts gisa izan ziren onartuak gizartean. Gaur egungo emakumezkoek langa hori gainditu dute, eta Arte Ederren eskoletan sartzeko ez dute garai bateko oztoporik. Estetikaren munduaz gain, arlo sozial eta politikoetan ere emakumezkoaren papera geroz eta onartuagoa dago.

Sarrerako eskuineko aretoan, XX. mendearen hasierako bide-erakusle izan diren emakume artisten lanak daude ikusgai: Maria Blanchard, Sonia Delaunay. Maruja Mallo, Menchu Gal ... Areto berean daude artista ospetsuen emazte edo bizilagunak izan zirenen margolanak: Amalia Avia (Lucio Muñoz), Sophia Vari (Fernando Botero), Sonia Delaunay (Robert Delaunay)... Bederatzi artista euskaldun dira eta horietako sei gipuzkoarrak.

REBECA MENÉNDEZ
Izenburu gabea, 2005

Erakusketako artelanak hainbat gairen inguruan daude gauzatuak. Lan batzuetan alderdi estetikoak edo emakumeen arazoak aztertzen dira, eta beste batzuetan heriotzari edo bizitzari buruzko gogoetak... Estiloz eta teknikaz ere ezberdinak dira: argazkiak, pinturak, marrazkiak, eskulturak, instalazioak, performanceak...

Marisa Oropesa eta Maria Toralek egin dute komisario-lana.


Erakusketa hau irailaren 27ra arte ikus ahal izango dugu Kursaal aretoan.


detalle2

Document library

B1
09-14-2015

x61pRelaContWAR

16270475

x61pViewCountWAR

5295

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR