detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Iruñea-Najerako erresuma eta Santa M. La Real monasterioa

Naxara hitzak haitz artean dagoen tokia esan nahi du. VIII. mendean musulmanek hiriari jarritako izena da.

 Hiria Najerilla ibaiaren bi aldetan dago kokatua, eta historian zehar Errioxako herririk garrantzitsuena izan da.

Abderraman III.ak 924. urtean Iruñea bereganatu zuen, eta Nafarroako erregeak Najerara ihes egin eta Gortea bertara pasa zuen. Antso III.a Nagusiak(1004-1035) Najera-Iruñeako Erresuma izendatu zuen. Bera izan zen Nafarroako Erresuma ekonomikoki eta politikoki sustatu zuena. Europako kultura erromanikoari Nafarroako ateak zabaldu zizkion.

 

Najera herria.

Antso Nagusiak Santiago bidean ospitaleak, zubiak, aterpeak eta merkatuak eraiki zituen. Sarrazenoen erasoei aurre egin zien, eta lapur eta gaizkileak herrietatik uxatu zituen. Bere jakinduriagatik eta osatu zuen inperioagatik "Rex Ibericusn eta Rex Navarrae Hispaniarumn deitu zioten. Astorgatik hasi eta Ribagorzaraino zabaldu zuen bere erresuma.

Antso Nagusiak hil aurretik bere semeen artean banatu zituen Aragoi eta Gaztelako lurraldeak. XII. mendean, Nafarroako Erresuma Aragoikoaren menpe geratzean, Najerak bere botere politikoa galdu zuen.

Antso Nagusiari bere oinordekoak, Najerako Gartzia Santxezek, jarraitu zion agintean. Antso III.a hil bezain laster, bere semeak erasoan hasi ziren elkarren aurka. "Najerako Gartzia” deitua, Atapuerkako guduan hil zen anaiaren aurka borrokan.

Najerako Santa Mª la Real monasterioa

 

Santa Mª la Real monasterioa.

Najeran bi eraikin nagusi daude, Rodezno kondearen jauregia eta Santa Mª la Real Monasterioa. Artearen ikuspegitik bigarren hau da interesgarriena. Najerako eliza eraikitzea Gartzia Santxezen ideia izan zen. Najerakoek diote, egun batean, Gartzia Santxez erregea ehizan zebilela, haren txakurra haitzulo batera sartu zela. Erregea, haren atzetik, koba barrura jo omen zuen. Han barnean, txakurra, lorontzia eta kanpaiaren ondoan, Andre Mariaren irudiari begira aurkitu omen zuen. Najerako Erregeak eta Estefania de Foix bere emazteak Jainkoaren mezutzat hartu zuten gertakari hura, eta toki hartan eliza bat eraikitzeko erabakia hartu omen zuten.

 

Ama Birjinaren kobazuloa.

1045. urtean, Gatzia Santxezek Kalagurri eta Errioxako lurraldeak konkistatu ondoren, Najerako herritarrak hango harrapakinekin monasterioa egiten hasi omen ziren. Santa Mª la Real monasterioa haitzuloaren gainean, eraikitako eliza erromanikoaren toki berean egin zuten. Egungo eliza, XV. mendean berritua, gotiko-errenazentista estilokoa da. Garai hartako errege eta apezpikuen segurtasuna gorde ahal izateko, eliza toki estrategikoan dago eraikia. Bere dorre eta almenek gotorleku itxura ematen diote: kontrahorma sendoak, leihate gutxi eta kanpoaldetik ia apaingarririk gabea. Elizara sartzeko eskailerak jaitsi behar dira. Monasterioa barrutik bikaina da eta bere zatirik ederrenak Panteoi Erreala, Infanteen Panteoia, Korua eta Erretaula dira. Erretaulako zenbait imajina Juan de Antxietaren eskolakoek landu zituzten.

 

Erregeen Panteoia.

Barruko "Zaldunen Klaustroa" XVI. mendekoa da. Bertan zaldun eta noble askoren hilobiak eta armarriak daude. Klaustroak 24 arku ditu eta barrura sartzeko Karlos I.aren ate gotiko flamigerotik pasa behar da.


x61pRelaContWAR

detalle2

Document library

B1
01-26-2016

x61pRelaContWAR

16239177

x61pViewCountWAR

5793

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR