detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Miquel Navarroren eskulturak Kubo-Kutxan

Valentziako artistaren lanak ikusteko aukera dago maiatzaren 21era arte.

 

 

 

“Eskulturak hirirako egiten nituenean
 inoiz ez nuen bertako arkitekturaren azterketarik egiten.
 Lehendabizi eskultura sortzen nuen, ondoren marrazkia.
Ezohiko jarduera nuen”

Miquel Navarro
 

 

 

 

Miquel Navarro Mislatan, Valentzian jaio zen 1945. urtean. Valentziako Arte Ederren Eskolan marrazkia, pintura eta akuarela landu zituen. 1970. urtean buztinezko eskulturak lantzen hasi zen, eskuekin materialak ukitzea gustatzen zitzaiolako.

Miquel Navarro kultura mediterraneoaren oinordekoa sentitzen da. Levantekoak aspaldian hasi ziren buztina lantzen. Herriko umeek jolaseko tresnak eta itsasontzi txikiak buztinarekin egin ohi zituzten. Ez da harritzekoa, beraz, bertako artisten lehengaia buztina izatea. Nabarrok egindako oihal-ontzi urdina da horren adibidea. Berak dioen bezala, sormen lan hauek zerikusi handia dute bere haurtzaroko oroimenekin. Bere lehen eskulturak gauzatzeko buztinaz baliatu bazen ere, ondorengo urteetan bere lanak material trinkoagoekin egin ditu: burdina, altzairua, zinka, terrakota, aluminioa...

La ciudad roja, 1994-1995

Navarroren artelanak munduko museo eta galeria askotan banatuta daude. 1970eko hamarkadan, pieza txikiz osatutako "hiriak" egiten hasi zen. 1972. urtean Oviedon, Madrilen eta Sevillan erakutsi zituen. Urtebete geroago "Ciutat" deituriko erakusketa egin zuen Valentzian. Ondoren New York, Florentzia eta Parisko galerietan zabaldu zizkioten ateak. 1986. urtean Espainiako Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen. Urte berean Veneziako Bienalerako aukeratua izan zen.

Kubo-Kutxako erakusketan hiru hiri-mota daude ikusgai: "La Ciutat" (l985), "Hiri Gorria" (1995) eta "Harresi artean" (2000). Artelan hauek jolas artistiko hutsak direla dio Navarrok. Etxeak, lantegiak, enparantzak, auzoak... ehunka piezekin osatuak, taldekatuak eta lurrean horizontalean kokatuta daude. Hiri hauek babeslekuak dira eta beraien esanahia sinbolikoa da.

Miquel Navarroren eskulturak bere burutazio, amets, kontraesan eta kezken isla dira. Gehienak aluminioz edo altzairuz egindakoak. Eskulturen neurria bere lengoaia artistikoarekin bat dator. Buztinez egindako gerlari mutilatuak, zakilak, bulbak eta zentzu falikoa duten irudiak txikiak dira, buztinez edo terrakotaz daude gauzatuak. Handiak, berriz, kale edo plazen espazioari egokituta.

Miquel Navarroren erakusketa maiatzaren 21era arte egongo da ikusgai Kubo-Kutxaren aretoan.

Juanjo Dorronsoro

 

 

 

 

 


detalle2

Document library

B2
03-21-2017

x61pRelaContWAR

  • Juanjo Dorronsoro
16172191

x61pViewCountWAR

3835

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR