detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Marc Chagall: Urte erabakigarriak, 1911-1919

Irailaren 2ra arte, Bilboko Guggenheim Museoan Chagallen 80 margolan eta 160 marrazki daude ikusgai.

 

"Nire aitak begi urdinak zituen, eskuak maskurrez beteta. Nire eskuak bigunak ziren eta, zeru eta izarretatik aldendu gabe, nire bizitzari zentzua aurkitu behar izan nion".
 

Marc Chagall

 

 

Chagall 1887. urtean jaio zen Vitebsk-en, gaur egungo Bielorrusian, eta 1985ean hil zen Saint-Paul-de-Vence herrian (Frantzian). Gaztetan Vitebsk-en ikasi zuen marrazkigintza. Chagallen familia, jatorriz judua, pobrea zen. Baina herriko judu aberats batek, ikusirik Chagallek margogintzarako zuen zaletasuna, San Petersburgoko arte Ederren eskolan ikasketak egiteko laguntza eman zion.


San Petersburgoko ikasketak amaitzean, 1910. urtean, Parisen lagun errusiarrak zituenez, bertara joatea erabaki zuen. Frantziako hiriburuan, beste pintore asko bezala, Montmartreko La Ruch etxera joan zen bizitzera. Han lagunak aurkitu zituen: Apollinaire poeta, Delaunay anai-arrebak, Modigliani, Leger... margolariak. Parisko giroak erabat erakarri zuen errusiar gaztea. Chagallek zioen Paris hiria bera ikastetxe bat zela eta artegintza ikasteko ez zegoela akademiara joan beharrik. "Paris! . niretzat ez dago hitz ederragorik" idatzi zuen Chagallek bere koadernoan. Hiriko argitasuna eta askatasunarekin liluratuta baitzegoen.

Urtebetetzea (L'anniversaire), 1915

Parisen Van Goghen, Gauguinen, Matissen, Chaim Soutinen, kubisten eta fauvisten margo-lanak ezagutu zituen. Chagallek, berehala aldatu zuen margotzeko estiloa eta kolore bero eta distiratsuekin pintatzen hasi zen. Argitasuna eta forma geometrikoak bere margolanen osagarri garrantzitsu izango ziren handik aurrera. 1912. urtean Chagallek Udaberriko Erakusketan hartu zuen parte.

 

Lau urteko esperientziaren ondoren, bere jaioterrira itzuli zen Chagall. Parisen ikusi eta ikasitako zenbait gauza bere lagunei erakutsi nahi zien. Han Urriko Iraultzarekin egin zuen topo. Vitebsk-ko arte eskolan klaseak ematen hasi zen Kazimir Malevitx-ekin batera. Honen lengoaia konstruktibista ez zen Chagallen oso gogokoa eta elkarren artean tirabirak sortu ziren. Lehen Mundu-Gerra zela-eta, Chagallek, bere emazte Bellarekin Frantziara itzultzea erabaki zuen.

 

Guggenheim museoan garai ezberdinetako marrazki eta margolanak daude ikusgai. Gehienak bere gazte garaikoak dira: herri txikietako bizimodua gogoratzen diguten eszenak, nekazarien lanbide gogorra, senideen erretratuak, herriko auzoak, autorretratuak... Guggenheimen ikus ditzakegun koadrorik aipagarrienetako batzuk hauek dira: "Soldadua mozkortuta" (Le soldat boit), "Judua berdez" (Le juif en vert), "Abere tratularia" (Le marchand de bestiaux), "Urtebetetzea" (L’aniversaire)...

 Biolinista berdea (Le violiniste vert), 1923-24 

Margolan hauek oso bereziak dira, batez ere, nortasun handikoak. Chagallen margolanak naturaz gaindikoak direla dio Apollinairek. Parisen landutako margolanak kolorez biziagoak dira. Vitebsk-en gauzatutakoak ilunagoak, artistaren ametsen eta bizipenen isla.

 

Erakusketa hau irailaren 2ra arte egongo da ikusgai Guggenheim Museoan.


 


detalle2

Document library

B1
06-26-2018

x61pRelaContWAR

  • Juanjo Dorronsoro
16144876

x61pViewCountWAR

3895

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR