detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Auto elektrikoa ate-joka

Autoa 1886. urtean sortu zuten, eta ordutik etengabeko garapena izan du. Petrolioak mugitzen ditu gure artean ditugun auto gehienak, baina horrek bi ondorio uzten dizkigu: berotegi-efektua areagotzea eta petrolioa agortzea.

Auto elektrikoa da horren konponbidea: ohiko motorraren ordez, motor elektrikoa du, eta elektrizitatearekin kargatzen den bateria bat darama. Bateria etxean edo kalean konektatu dezakegu, horretarako prestatuta dauden lekuetan.
Abantaila asko ditu, baina oraindik hainbat muga ere bai. Horiei buruz eta Bilbon auto elektrikoen erabileraren alde egiten ari diren ahaleginari buruz hitz egin dugu Enrike Urkijorekin, Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zuzendariarekin.

Bilbon autobus elektrikoaren aldeko apustua egin du udalak.

BILBO

Bizkaiko hiriburuko kaleetan duela sei edo zazpi urte hasi ziren auto elektrikoen errekarga-puntuak ipintzen: “Aparkaleku publikoetan 23 ditugu, eta, kalean orain bakarra badago ere, 2018a amaitu aurretik bederatzi egotea aurreikusten dugu”. 

Hainbat pauso egiten ari direla azaldu digu Enrikek. Izan ere, euren helburua 2030. urterako trafikotik datorren kutsadura erdira murriztu nahi dute Bilbon, eta, hori lortzeko, autoen % 20k elektrikoak beharko dute izan. “Urtero bi autobus elektriko erosteko konpromisoa hartu dugu; taxiei diru-laguntzak ematen dizkiegu ibilgailu elektrikoak erosteko; aurten 450 bizikleta elektriko erosiko ditugu; TAOkoen artean 20 dituzte jada…”.

Bilbon TAOkoen artean 20 ibilgailu elektriko dituzte jada.

Beraz, Bilbo pixkanaka bere bidea egiten ari da eta ibilbidean badu nora begiratu: “Oslo, Amsterdam, Paris, Montreal, San Frantzisko eta Beijing gure eredu izan daitezke, adibidez. Norvegian auto elektrikoen salmenta % 22koa izan zen 2015. urtean, eta Parisek 3.000 autobus elektriko erosteko asmoa du”. Hala ere, Bilbon bertan mugitzeko garraio publikoa erabili behar dugula azpimarratu digu Enrikek: “Aukera handia daukagu: autobusa, metroa, tranbia… Ez dugu autorik behar”.


ABANTAILAK VS MUGAK

Urkijok azaldu digunez, auto elektrikoak lau abantaila ditu: “Lehendabizi, ez du kerik isurtzen, eta, horri esker, ez dugu airea kutsatuko. Bigarren abantaila da ez duela zaratarik egiten, eta, horren eraginez, hirietan hain arazo larria den kutsadura akustikoari aurre egingo diogu. Hirugarren abantaila elektrizitatea petrolioa baino merkeagoa izatea da, eta, beraz, gure poltsikoak aldaketa eskertuko digu. Eta laugarren abantaila mantenua da, pieza gutxiago baititu elektrikoak”.
Baina mugak oraindik ere badituela aitortu digu Enrikek, nahiz eta badakien denborarekin gaindituko dituztela. “Petrolio-motorra duten autoak baino % 20 edo % 30 garestiagoak dira. Bestalde, errekarga-puntu gutxi daude une honetan, erakunde pribatuentzat ez baita negozioa; eta, beraz, Administrazioa soilik ari da lan horretan. Horrez gain, autonomia txikiagoa du, 300 kilometrorako adina, gutxi gorabehera”, kontatu digu.

“Aparkaleku publikoetan 23 ditugu, eta, kalean, 2018a amaitu aurretik bederatzi egotea aurreikusten dugu”, esan digu Enrikek

Beraz, ibilgailu elektrikoak gure kaleetara ate joka eta indartsu iritsi badira ere, oraindik bide luzea dute egiteko: “Auto elektrikoa erosi eta zortzi urteko epean gutxi gorabehera, amortizatu egingo genuke. Izan ere, petrolio-motorra duena hasieran gutxiago ordaindu bai, baina ondoren petrolioa garestiagoa da elektrizitatea baino. Hala ere, autonomiak eta errekarga-puntuek arazo izaten jarraituko lukete”.
Eta zuk? Auto elektrikoa erosiko zenuke? Testuan aipatutako mugei zein irtenbide ikusten diezu? Zure ustez, auto elektrikoa edukiko dugu guztiok? Noiz?


Transcription:[+] Transcription:[-]

1.    Zer da auto elektrikoa?
Auto elektrikoa da auto bat mugitzeko erabiltzen du (duena) elektrizitatea, hori da bere energia. Eta nola egiten du hau? Hau egiten du, bateria batzuk ditu; orduan gabaz (gauez), normalki gabaz (gauez) etxean edo holan (horrela) ipintzen dozu (duzu), entxufaten (entxufatzen) duzu beste aparato (gailu) bat bezala, eta bateria horrek (horiek) kargatzen duzu (dituzu) eta gero jada, egunean zehar, zerbait gehiago behar baduzu, bidai(a) luze bat egin duzulako edo horrelako(ren) bat, errekarga puntu batzuk daude edo errepideetan, edo kaleetan, eta hor daukazu arin-karga bat, zeren bestea, gaueko karga da oso lentoa (mantsoa), 6-8 ordu behar duzu karga horretan. Bestean ez, bestean 20 minutu, 30 minutu.

2.    Zein abantaila ditu?

Lehenengo, ez duzu haizea (airea) kontaminatzen (kutsatzen), behintzat erabiltzen duzun lekuan, badakizu elektrizitatea sortzen den lekuan bueno beste asunto (kontu) bat da. Beste onura bat da: ez du zaratarik egiten eta hori badakizu, gaurko hirietan problema (arazo) handi bat da kontaminazio (kutsadura)-akustikoa. Hirugarren onura, niretzat, operazioen balioa oso merkea da. Ibiltzeko, operaziorako merkeago. Eta gero, mantenimendua (mantenua), dena merkeagoa da.

3.    Eta mugak?

Mugak dira, bere mugak ditu, orain ezta? Nik uste dot (dut) denboragaz hori konponduko da, baina monentu honetan hiru dira: da prezioa, da apurtxo bat garestiago beste kotxe bat baino: % 20 edo 30 gehiago, garestiago(a) da. Beste alde batetik, errekarga-puntu gutxi daude oraindiño (oraindik): orduan, zeren pribatuentzat oraindiño (oraindik) ez da negozioa, eurek ez dabe (dute) ipintzen eta Administrazioak hasi behar dute (du) ipintzen, honek (hau) nahi badugu, kotxe elektrikoak sortu gehiago. Beste aldetik, autonomia ez da hain handia. Momentu honetan, dako (dauka) 300 kilometrorako autonomia. Kargan, merkantzia eramateko orduan hori da 200… edo hortik ibiltzen da… Klaro (noski) jendea(k) ikusten du autonomia txikia eta punto de recarga (errekarga-leku) asko ez badaude, eta gero, prezioa garestiagoa da kotxe gutxi egiten direlako, horregatik… Orduan hor dago trilema bat. Orain be (ere) hartzen badozu (baduzu) zortzi urte edo, merkeago da beste kotxe bat baino, baina dako (dauka) beste problema (arazoa) autonomia eta errekarga-puntuak.

x61pRelaContWAR

Interesting for you



detalle2

Document library

B1
05-23-2018

x61pRelaContWAR

16144027
03:17

x61pViewCountWAR

7290

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR