detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Clara Campoamor, aitzindaria

Efemerideen tartean, duela 130 urte jaio zen emakume bat da protagonista: Clara Campoamor, espainiar politikaria eta sufragio unibertsalaren bultzatzailea.

Politikariaren biografia laburra duzu entzungai.


Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. Efemeridearen tartean gaurko protagonista: Clara Campoamor. Espainiar politikaria eta sufragio unibertsalaren bultzatzailea otsailaren 12an jaio zen, duela 130 urte. Tamara Ferrari.

CLARA CAMPOAMOR. "Utz iezaiozue emakumeari den bezalakoa izaten, errespeta ezazue. Utziozue zuzenbidean aritzen. Eta harro-harro sentitzen naiz, nire Espainia izango baita emakumearen askatasunaren bandera jasoko duen herrialdea".

TAMARA FERRARI. 1931ko irailaren 1ean esan zituen hitzok Clara Campoamorrek Espainiako Gorte Konstituziogileetan. Begoña Muruaga. Maria de Maeztu Forum Feministako partaideak bere lanaz hitz egin dugu.

BEGOÑA MURUAGA. Nola defendatzen zuen emakumeen berdintasuna, ezta? Zelako argudioak erabiltzen zituen eta ze garbi zeukan berdintasuna. Izugarria da garai hartan. Esaten dut, oso kultua zen. Asko irakurtzen zuen eta asko zekien inguruan zebilen feminismoaren mugimenduaz. Defendatzaile sutsu bihurtu zen. Giroa, nolabait, gainera ezkerraldean, kontra zeukan bitartean.

TAMARA FERRARI. 1888an jaio zen, Madrilen, eta Zuzenbide-ikasketak egin ondoren, abokatu-lanetan hasi zen. Gero politikan murgiltzea erabaki zuen. Sozialismoan aurrena, gero errepublikar zentristekin. 1931an II. Errepublikan diputatu aukeratu zuten Espainiako Kongresuan. Emakumeak aukeratuak izan zitezkeen, baina ezin zuten botorik eman. Eta posizio horretatik ekin zion emakumeen boto-eskubidea lortzeko borrokari. Muruaga.

BEGOÑA MURUAGA. Oso bitxia izan zen gertatu zena. Bere alderdian ere izugarrizko eztabaida sortu zen. Ea une egokia zen emakumeentzako botoa eskatzeko edo agian itxoin behar zen pixka bat ba emakumeek ez zeukatelako ez heziketa nahikorik, ez informazio nahikorik, eta agian ba gizonezkoen erabakiaren menpe egongo zirela, ezta? Orduan borroka izan zuen bai Kongresuan kontra aritu zirenekin bai alderdian bertan. Oso gogorra izan zen berarentzat. Clara Campoamorrek, berriz, pentsatzen zuen edozein momentu zela egokia emakumeei ahotsa emateko, ezta?

TAMARA FERRARI. Espainian Concepción Arenalek sustatu zuen feminismoa XIX. mendean. 1918an Espainiako Emakumeen Elkarte Nazionala sortu zuten. Clara Campoamorrek eta Victoria Kent-ek egindako lana nabarmendu zen gehien. Espainian sufragio unibertsala ezartzea lortu zuen Campoamorrek, baina 1937an erbestera joan behar izan zuen Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz. Buenos Airesen bizi izan zen 10 urtez. Eta ondoren Suitzako Lausanan. Baina Erbestetik ere emakumeen eskubideen aldeko lanean jardun zuen. Hitzaldiak eman eta liburuak idatzi zituen, besteak beste.
1972ko apirilaren 30ean hil zen hiri suitzarrean minbiziak jota. Urte batzuk geroago bere gorpuzkiak gurera ekarri zituzten. Donostiako Polloeko hilerrian erraustu zituzten eta Monsó Riuren familiaren amabitxia zen, haien panteoian lurperatu zuten Clara Campoamor. 

detalle2

Document library

B2
02-13-2018

x61pRelaContWAR

16141075
00:03:32

x61pViewCountWAR

5115

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR