detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Txillardegi: inkonformista, aintzindaria, poliedrikoa

1929ko irailaren 27an jaio eta 2012ko urtarrilaren 14an hil zen Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi, donostiar hizkuntzalari, idazle eta politikaria.

 

Txillardegiren jarduera poliedrikoa izan zen, arlo askotan jardun eta nabarmendu zen: hizkuntzalaritzan (euskara batuaren aitzindari eta bultzatzailerik handienetakoa, dialektologian, fonetikan...), soziolinguistikan, literaturan (bere lehen nobela, Leturiaren egunkari ezkutua, lehendabiziko euskal nobela modernotzat jotzen da) eta politikan utzitako arrastoagatik da ezagun.

 

Segidan, Txillardegirekin elkarrizketa, Euskadi Irratiak duela urte batzuk egindakoa.


Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria. Bederatzi eta erdiak jo berriak. Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi, gonbidatu dugu gaur Goiz Kronikara. Jose Luis Alvarez Enparantza, kaixo, egun on.  

Txillardegi hizkuntzalaria. Egun on, bai, baita zuri ere.  

Esataria. Nola nahi duzu deitzea? Nola nahiago duzu deitzea?: Jose Luis?, Txillardegi? 

Txillardegi. Ba berdin zait.  

Esataria. Berdin zaizu.  

Txillardegi. Niri jendeak Txillardegi deitzen nau (dit), eta bueno ba Txillardegi nahi baduzu, ba errazago baldin bazaizu, niri berdin zait.  

Esataria. Bai. Etxean Jose Luis izango zara. 

Txillardegi. Ba bai, noski, lagun artean Jose Luis naiz, baina en fin (finean) Txillardegi hainbeste sartuta dago, ba...en fin (finean)… Jose Luis Alvarez azkenean galdetu eta askok ez dakite. Ni gogoratzen naiz EUTGn (EUTGetan) klaseak ematen nituenean hori gertatzen zen, galdetzen zutenean Alvarez beti jartzen zen Lita Alvarez. 

Esataria. Beste irakasle bat, ezta? 

Txillardegi. Bai. Bai. Ni pentsatu ere ez.  

Esataria. Klaro, klaro, klaro (jakina). Beraz, nahasketa hori… 

Txillardegi. Beti zen Lita Alvarez. Bai.  

Esataria. Bera.  

Txillardegi. Bai.  

Esataria. Bueno, gurekin gaur Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi. Aurrez jakin dezagun nor den eta zer ibilbide egin duen. Mertxe Etxeberriak kontatuko digu.  

Mertxe Etxeberria esataria. Idazle, hizkuntzalari, soziolinguista, politikari… Oharkabean ez da behintzat pasa orain arteko ibilbidean Jose Luis Alvarez Enparantza. Donostian jaio zen 1929an, guraso euskaldunen familian. Baina euskara ez zuen txikitan haiengandik jaso baizik eta gero, gaztetan, bere kasa ikasita. Berak kontatu izan duenez, burgesia txikiko familian besteekin eta baserritarrekin egiten omen zen euskaraz, baina ez gurasoek seme-alabei.  

17 urterekin, gaixoaldi batean, euskarazko hiztegia egiten hasi zen amari hitzak galdetuta. Euskaltzaletasunak abertzaletasuna piztu eta lehendabiziko kartzelaldia ezagutu zuen 1953.ean. ETAren sorreran parte hartu zuen, ESB alderdiaren sorreran ere bai, ondoren, Herri Batasunan, eta Madrilen senatari izan zen. Ibilbide politikoa bezain zaila laburbiltzeko, intelektuala. Ikasketaz ingeniaria, Pariseko Sorbonan hizkuntzalaritza masterra egina, euskara batuaren defendatzaile beti, eta sortzaile izandakoa. Gramatika eta fonologiari buruzko lanak argitaratu ditu. Artikuluak euskal aldizkari gehienetan. Literatura arloan nobelaren modernizatzaile jotzen da, 57. urtean argitaratutako “Leturiaren egunkari ezkutua”ren eskutik eta gero etorri ziren beste lau eleberriren eskutik. Gaur egun Euskal Herriko Unibertsitatean dabil lanean eta Udako Euskal Unibertsitateko kide ere bada.  

Osasunez patalaldiak izan ditu azken bi urteetan, baina orain gogotsu somatu dugu, hiru liburu esku artean eta politikan parte hartuz Aralarren eskutik.  

Esataria. Bueno, ez da erraza gizon honek egin dituen gauza guztiak laburtzea, gauza asko egin dituelako. Baina uste dut gauzaren bat gaizki esan dugula.  

Txillardegi. Bueno ba, ni lehenengo aldiz kartzelan egon nintzen 1950ean. 

Esataria. 50ean.  

Txillardegi. Ez 53an. Hori da den, e! Beste guztia oso ondo, Mertxe, oso ondo izan da… 

Esataria. Detailetxo (xehetasun) hori, beraz, ezta? Oso ondo. Bueno, beraz, hortxe Txillardegiren ibilbidearen laburpena. Ea, eta horri buruz hitz egin dezagun pixka bat. Mende-laurdena baino gehiago bete du euskara batuak, zuk zerikusi zuzena izan zenuen euskara batuaren sorreran. Nola ikusten duzu osasunez, Jose Luis, euskara batua? 

Txillardegi. Bueno, nire ustez hori da, hori onartua dago. Hori sozialki onartua dago. Nik uste dut euskara batua jada ezin, ezinbestezko oinarri bat edozein gauza egiteko, ezta? Momentu honetan ja edizioak eta kazetak, liburuak, edo dena, en fin (finean), itxuraz dena egiten da ja euskara batuaz. Beraz, esan dezagun, kodigo idatzian edo esango genukeena, hori ja bermatua dago eta garantizatua dago. Problema zer den? Ba nik uste problema dela, eta ez da oraingo kontua… Askotan hitz egin dugu, ezta? Problema da, alde batetik, bizitasuna falta zaiola, eta horretan nik uste dut Antonio Zavala, Auspoaren lana egin beharko genuke aztertu. Nik askotan esan diot, Zavalari ere esan diot, bere lana nire ustez guztiz funtsezkoa da momentu honetan, herrien euskara. Zeren bestea sortu da pixka bat, ba normala da, behar ziren arauak, eta hortaz, behar zen moztu hemendik eta handik. Eta gauza, bide bat. Eta orduan, klaro (jakina) sentidu batean euskara batua artifiziala da. Klaro (jakina), hemen naturalak dira euskalkiak, ezta? Eta ez euskalkiak bakarrik, mikro-euskalkiak ere bai: bakoitzak bere moduan hitz egiten du, ezta? Orduan, sentidu horretan bai. Baina bestela, nik uste dut ondo joan dela, eta orain falta dena esan dena, esan behar nuena, ez?, ahozko kodigoa, ezta?  

Esataria. Bai.  

Txillardegi. Ahozko kodigoa. Eta horretan, horretan bai, nik uste horretan dago, eta nahiko normala da, interferentzi mundu izugarria dago momentu honetan euskararen munduan, bueno, izugarrizko erdarakadak, batez ere gutxien nabaritzen dituenak, batez ere tekniko ez denak, batez ere fonetika mailan, ezta?, fonetika mailan, fonologia mailan nahi bada, ezta?  

Esataria. Bai.  

Txillardegi. Horretan. Hor dago lan handia egiteko. Eta egon dira saio batzuk, Euskaltzaindian ere izan ziren saio batzuk komite bat, komite batzuk lortzeko, eta hola, egin ziren gauza batzuk, eta eginak daude gainera, eginak daude, baina ez dakit noraino hartzen diren kontuan. Bueno, nik uste baietz. Nik ez dut, ez dakit nola zabiltzaten hemen euskal… ETBn ez dago…. Zuek erantzukizun handia duzue…  

Esataria. Hori esan behar nuen. Bai.  

Txillardegi. Eta zuek zarete eredua hemen. 

Esataria. Klaro. 

Txillardegi. Eredu praktikoa, soziologikoa azkenean… 

Esataria. Jarraitzen duzu komunikabideetan egiten dugun euskara? 

Txillardegi. Ba sistematikoki ez, egia esan.  

Esataria. Bai, baina ze, ze sentsazio daukazu, ze inpresio daukazu? 

Txillardegi. Bueno, ondo. Ez da, ez dago gaizki. Ez dago gaizki. Oro har, nire ustez ez dago gaizki.  

Esataria. Mm. Oker ez banago ari zara aztertzen bertsolarien hizkera.  

Txillardegi. Bai.  

Esataria. Oso eredu interesgarria dela uste duzu, ezta? 

Txillardegi. Hombre (tira), nik uste dut, bai. Liburu bat horretaz egiteko, horretan ari naiz gainera, ezta? Nik uste dut euskara, zera… Alde batetik, bertsolariak interesgarriak dira euskararen eredu aldetik. Esan nahi dut, hain zuzen ere, fonologia eta esaerak eta… Oraintxe esan dut Auspoa sorta iruditzen zaidala funtsezkoa.  

Beraz, hori alde batetik. Eta gero, bestetik, nik nahi dut jakinarazi edo adierazi edo ahal dudan neurrian behintzat, eta horretan nik uste dut Jimeno Jurio eta horrelako autoreak izan dira funtsezkoak, euskaldun ele, elebakarrak nola bizi izan diren herri honetan, nola bizi izan diren, noraino bizi izan diren baztertuak, eta beren herrian arrotz, noraino, ezta? Zeren eta hori, hori eskapatu egiten da, ezta? Eta hor ikusten denean dokumentu zaharretan eta horrela, ezta? Ba halako herrietan ba halako jaun batek hiltzerakoan eskatu zuen aitorle euskaldun bat berak ez baitzekien erdaraz. Bueno, zer da, gizon horren tragedia zein da? Eta klaro (jakina), apaiza euskalduna eskatu hiltzeko, baina eguneroko bizitzan zer egiten duzu, ezta? Eta hori da, nire ustez, jendeak estimatzen ez duena. Nolako desastrea, nolako deskalabrua izan dugun Euskal Herrian euskaldun, euskara hutsez bizi izan garenok, edo bizi nahi izan dugunok, ezta?  Gero ja elebidunak gara edo hiru eledunak edo, orduan ja ez da problema.  

Esataria. Bai.  

Txillardegi. Baina sartu gaitezen momentu honetan… Oraindik ere Bizkaian badaude, edo Araban bueno, badaude oraindik ere euskaldun elebakarrak. Bueno, jende horrek zer egin behar du, zer pintatzen du Euskal Herrian gaur bertan? Hori, hori ere izugarria da. Eta hori, nire ustez, nolabait, bertsolariek ere ematen dute pista bat sentidu horretan (arrasto bat zentzu horretan). Pixka bat arretaz irakurrita, ba nik uste dut zerbait aterako dela eta izango da nahiko eskandalagarria herri honetan nola… 

Esataria. Bai.  

Txillardegi. ...Ze funtzio, funtziorik eza duen euskarak azkenean, eta orduan euskaraz bizi denak edo euskaraz bizi izan duenak hemen, herri honetan nolako tragedia pasa izan duen bizi guztian barrena, ezta? Hori da nire asmoa behintzat. Hori izango litzateke beraz, liburu hori. Bai.  

Esataria. Kalean garai batean baino euskara gehiago entzuten duzu?  

Txillardegi. Bai. Bai. Dudarik gabe. Dudarik gabe, dudarik gabe horretan, batez ere Donostian, e! Beste herrietan ez da hainbeste nabaritzen, baina Donostian… 

Esataria. Bai. 

Txillardegi. Diferentzia nabarmena da. Aizu, ni donostiarra naiz. Jo, lehen euskaraz, bueno egoera hiper-diglosikoa zen, hemen euskara egiten zen goizean Igeldoko esnezaleak jaisten zirenean. O sea (hau da), bestela hemen ez zen entzuten. Eta nahiz eta euskara jakin neronen etxean bezala. Nik, nik  amari entzuten nion euskaraz egunero. Han ez zen… Orduan esnezaleak etxera etortzen zirenean… 

Esataria. Bai, garai batean bai.  

Txillardegi. Sartzen ziren etxera.  

Esataria. Oraindik ere bai zenbait herritan, e! 

Txillardegi. Bai, bueno ba sartzen zen, ezta? Orduan ni lotan nengoen, edo erdi lotan. Entzuten nuen ama egunero, nire ama. Nik nire ama entzuten nuen egunero euskaraz, baina ez nirekin, esnezalearekin.     

Esataria. Bai. Zureak zuri ez zizun euskaraz hitz egiten.  

Txillardegi. Ez. Ez. Qué va (ez horixe!)! Oso jende… Ezta pentsatu ere! Hori, hori da diglosia, ezta?  

Esataria. Bai. Bai. Bai. Bai.  

Txillardegi. Gauza serioetarako ez da erabiltzen. Eta bueno, esnezalearekin bai. Bueno, gizajo horrek ez daki besterik. Bueno euskaraz orduan,  nire amak euskaraz egiten zion, bai? Hori da nik ezagutu dudan giroa, eta nik bezala nire adineko ba denok, euskaldun giroa, ezta?    

Esataria. Hementxe utzi behar dugu, Jose Luis. Ez dugu hitz egin Euskaltzaindiari buruz.  

Txillardegi. Ez. Ez. Ez dut ezer esan nahi. 

Esataria. Ez du merezi.  

Txillardegi. Ez. Ez. Benetan, horretaz ja dena esana dago eta ez dut jendea aspertu nahi nire gauzekin. Ez. Ez. Ez du balio. Ez.   

Esataria. Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi, mila esker bene-benetan gurekin egoteagatik hemen, Goiz Kronikan. Segi ondo. 

Txillardegi. Mila esker zuei.    

Esataria. Beste bat arte.               

detalle2

Document library

B2
02-04-2004

x61pRelaContWAR

16136881
0:08:16

x61pViewCountWAR

3778

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR