John Steinbeck: galtzaileen idazle

1902ko otsailaren 27an jaio eta 1968ko abenduaren 20an hil zen New Yorken John Steinbeck idazle ezagunaren biografia laburra, Juanjo San Miguel kazetariaren ahotsean. 1940ko maiatzaren 5ean Pulitzer saria eman zioten Steinbecki Suminaren mahatsak eleberriagatik.

Nobel Saria ere jaso zuen idazle honek eta bere liburuetan oinarrituta, filma ezagunak egin izan dira.

Galtzaileak izan ohi dira bere idazlanen protagonista nagusiak.


Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Ehun eta lau urte bete dira gaur John Steinbeck idazle estatubatuarra jaio zela. Steinbeckek nobelak, ipuinak eta pelikuletarako gidoiak idatzi zituen.
Gaztetan, kazetari-lanak ere egin zituen eta Munduko II. Gerran New York Herald Tribune egunkariko korresponsala izan zen.
Arlo askotan aritu eta literatuta Nobel Saria eman arte, Steinbeckek kritikak ere jaso izan zituen. Batzuentzat ez zen oso ona istorioak asmatzen; beste batzuentzat, aldiz, nabarmenegi azaltzen zen batzuen alde.
Steinbeck 1902an jaio zen Kaliforniako Salinasen. Standfordeko Unibertsitatean ikasketak egin arren, ez zuen karrera bukatu. Oso gaztetatik ondoren bere idatzietarako gaia eman zioten lanetan aritu zen: kazetari, fruta-biltzaile, igeltsero, gau-zaindari eta abar luzean. Ondoren idatzitako ipuin eta nobeletan, fruta-biltzaile, nekazari eta etorkinen istorioak kontatzen dizkigu, betiere galtzaileena. Batez ere, Estatu Batuak hain gogor astindu zituen 1930eko hamarkadako krisiak ezer gabe utzi zituen milioika estatubatuarren bizimodu gogorra.
Bere nobela ezagunena, Amorruaren mahatsak edo Las uvas de la ira, horren adierazle da. Pulitzer Saria eman zioten lan honengatik.
Bere zenbait lan zinera eraman zuten eta berak ere idatzi zituen gidoiak; Viva Zapata pelikulakoa, esate baterako. Hau eta Al este del edén, Elia Kazanek zuzendutakoak dira ezagunenak.
1962an eman zioten literatura Nobel Saria eta handik sei urtera hil zen New Yorken.
John Steinbeck 1930eko hamarkadako Estatu Batuetako idazle handienetakoa da. Garai haietan, 1929an, New Yorkeko burtsan izandako krak-aren ondoren, Estatu Batuetako milaka langile eta nekazari lanik gabe geratu ziren. Mundu oso bat goitik behera erori zen eta egun batetik bestera milaka eta milaka familia ezer gabe geratu ziren.
Steinbeckek jende horren bizimodua ondo ezagutzen zuen eta garai horretan bizi izandakoa utzi digu bere hainbat liburutan.
Bere pertsonaiak galtzaile errugabeak dira gehienetan, baina egoera latzenetan ere borrokarako prest direnak eta idazleak goraipatzen dituenak.

Horregatik jaso zituen kritika dezente, galtzaile horien aldeko jarrera nabarmenegia hartu zuelako. Zenbait kritikok leporatu izan dio ez dela istorio-asmatzaile oso ona. Steinbeckek, hala ere, gai askori buruz idatzi zuen eta esan bezala, 62an literatura Nobel Saria jaso zuen.
Fruta-biltzaileei, inongo arrazoirik gabe eguneko soldata murriztu izana eta horri erantzuteko egin behar duten huelga gogorra; ezer gabe geratu diren familiak bidera irten behar du lana eta jatekoa non litekeen aurkitzera; etorkin mexikarren egokitze-lana eta antzerakoak dira bere argumentuak.
Berak zioen pertsona horiek aurrera ateratzen ez badira, lotsatuta eta baztertuta geratzen direla betirako, baina borroka egin eta irteteko ahalegintzeak berak bete lezakeela bizitzaren helburua. Azkenean, galtzaile izan arren.

 
 

B2
02-28-2006
16135161
00:03:12
5663