detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone II. Independentzia (38)

Gaurkoan bikotearen elkarrizketara politika gaiak datoz. Jakina, gaurkoan ere ez dute ikuspegi bera biek.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ATALA38  Independentzia

JON:
    Uste dut azkenean kasu egingo dizudala eta autonomo egingo naiz...
JONE:
    Bazen ordua.
JON:
    Lanean kriston “bronka” izan dut.
JONE:
    Zer gertatu da ba?
JON:
    Ba duela hilabete batzuk egin genuen lan bat Espainiako Publizitate sarietara aurkeztea erabaki dute.
JONE:
    Eta?
JON:
     Ba niri ez zaidala ongi iruditzen.. independentziarena ez badugu egunerokoan ere aplikatzen,  zertarako gero hainbeste pankarta eta hainbeste kontu?
JONE:
    Ba niretzat sinzeramente (benetan) independentziarena ez da lehentasun bat..
JON:
    Ez da egunerokoan lehentasuna, baina bai helburu bat, ez?
JONE:
    Ba niretzat oraintxe bertan ez, nire bizitzaren helburuen artean ez independentzia kontuek ez politikak, ez dute tokirik..
JON:
    Hori ere jarrera politikoa da ba.
JONE:
    Nahi duzuna Jon eta esan nahi duzuna... nik dakidana da honez gero hemen kolore guztietakoek izan dutela aginte makila eta denek igual jokatzen dutela. Eta zergatik hasi gara honetaz hizketan?
JON:
    Espainiako publizitate sariak aipatu dizkizut.
JONE:
    Eta zure terrenora (esparrura) eraman nauzu.
JON:
    Independentziarena zuk atera duzu, nik besterik gabe diot, harritu egiten nauela nola ari garen beti matraka berarekin, nola gustatzen zaigun ezberdin sentitzea. eta bat-batean. Espainiako publizitate, edo Goya, edo literatura,  edo musika sariak tartean daudenean,  zein erraz  ahazten dugun aurreko guztia.

JONE:
    Hori normala da.
JON:
    Ia, baina abertzaletzat ditugun komunikabideak ere horretan erortzeak, eta ondoren lezioak ematen ibiltzeak... bada, amorrua ematen du.
JONE:
    Niri ez dit batere amorrurik ematen.
JON:
    Ez dakit amorrua den... baina joder... hain tontoak al gara? Hain artalde domestikatua (hezitua)? Baina aizu bakoitzak egin dezala nahi duena.
JONE:
    Nik aspaldidanik beste lehentasun batzuk ditut... Nahikoa konplikatua da nire bizitza, besteena konpontzen ibiltzeko.
JON:
     Ia, baina ezin didazu esan espainola sentitzen zarenik
JONE:
    Ikusi, nik badakit nor naizen... eta zer sentitzen dudan... ez dut behar hori argituko duen paperik... eta gainera gaur egun.
JON:
    Ia baina ez al dizu amorrurik  ematen beti espainola edo frantsesa ez zarela esaten ibili beharrak?
JONE:
    Ba egia esan ez. Paso egiten dut
JON:
    Eta atzerrian zaudenean?
JONE:
    Ba pasaportean zer jartzen du. Spain.. ba Spain...Republique Francaise.. ba France... eta akabo azalpenak... igual zait.
JON:
    Kanpoan bizi zarenean ordea, nortasuna asko inporta zaizu.
JONE:
     Bai, seguru,... oso exotikoa da euskalduna izatea... azalpen horiek guztiak, …. herri borrokalaria, Europako Txe Guevarak,.... ziur  ligatzeko oso ongi etorriko zitzaizula.
JON:
    Ba igual hori da hain zuzen ere behar dena... pasaporte bat, agiri nazional bat... nik nahi dudana da jendeak jakitea zer naizen.. eskoziar batek bezala.. zuk eskozesa (eskoziarra) zarela esaten baduzu, mundu osoak daki zer zeran.
JONE:
    Nik dakidala ez dute pasaporte propiorik
JON:
     Ia baina ezagutzeko moduko nortasun bat bai.. eta kirol selekzioa.

JONE:
    Ba akaso hortxe dago gakoa.. euskal selekzio bat eta pasaporte bat eta nahikoa litzatekeela
JON:
    Ba igual bai..
JONE:
     Hortxe duzu bada...patetiko samarra dena ez? Futbol selekzio bat eta paper zati bat.
JON:    Bueno ez da hori ere.
JONE:
    Bueno Jon Idigoras. Orduan zure kabuz jarriko zara lanean edo zer?
JON:
    Baietz uste dut.
JONE:
    Nahi baduzu lagunduko dizut paperekin... gainera laguntzak badaude...
JON
    Hori da...Langile independente izateko egin behar den lehendabiziko gauza, laguntzak eskatzea.
JONE:
    Jajajaja Bueno ba beste guztiek bezalaxe.

detalle2

Dokuteka

B2 C1
2015-03-16

x61pRelaContWAR

16267108

x61pViewCountWAR

2433

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR