Filtrer par
Euskal Herrian, Bakerako Bidea ofizialki herritarra baldin bada, Elizaren aldetik ere bakearen aldeko urratsak eginak izan dira. Horrela osatu da Atxik Berrituz elkartea, aldian aldi berrituz, ekinbidean diren kristauak zutik ibiltzen saiatzen direnak.
Uztariztar gazte baten bizitzaren kontakizunean, herri kulturaren eragina euskaltasun berri baten sortzeko erakusten du, iraganean oinarritua dena etorkizunean sartuz.
Lehen, orain eta bihar galdezkatzen dira pastoraletako khantore edo poesiaren bidez. Bizi zuhurtzia baten bilduma eskaintzen du Zuberoatik ikusirik.
Mundua aforismoz beteta dago. Liburu hau aforismoz beteta dago. Natura aforismoz beteta dago, eta etxeak, eskolak, egunkariak, lagunen hizketak, mingainak…
Eta aforismoa? Aforismoa munduz beteta dago. Eta liburuz, naturaz, etxez, eskolaz, egunkariz, lagunen hizketaz, mingainez…
Lan honek euskal emakume zinemagileek historian zehar egin dituzten aurrerapenak eta azken urteotan sortu diren filmen eklosioa erakusten dizkigu.
Jarraitu
HABEren Orriak