Saut au contenu
-
-
-
-
-
-
-
18/06/2025 | 1
Mundu osoan da ezaguna Veneziako inauteria. Oraingo honetan, Oihane eta Boskoren sukaldaritza lanak direla medio, bertara joango dira Basakabiko lagunak, afari garrantzitsu batean zerbitzatzera, hiriko opera jauregian. Baina dena ez da uste bezala aterako. Norbaitek opera kantari bat pozoituko du, eta maskara baliotsu bat lapurtuko dio. Nor ote da hori egin duena, ordea? Denak dira susmagarri, gezurrak, maitemintzeak, traizioak eta nola ez, laguntasuna nagusi den abentura honetan. -
-
-
30/05/2025 | 9
Hemeretzigarren mendearen bukaeran, 1891ko azaroan, Erroma eta Jerusalem izenburuko liburu bat argitaratu zen Baionan. Liburuaren egilea Martin Ducq izeneko euskal idazlea zen, Hazparneko Misionest-etxeko misionesta. Liburuaren izenburuak salatzen zuenez, bidaia-kontakizun baten berri ematen zen: liburuaren idazleak Erromara eta Jerusalemera egindako bidaia bateko berriak kontatzen zituen. Bidaia, edo zehatzago esateko, beila bat. Edizio honetan, Kaltzakortak liburuaren edukia aztertu du, ohar filologiko ugari eginez, eta, halaber, lanaren ezaugarriak azaltzeko hitzaurrea prestatu du.