Esku artean duzun BAT aldizkariaren 137. zenbaki honek euskal soziolinguistikaren gaurkotasunaren argazki bizia eskaintzen du. Edizio hau berezia da, funtsean, Txillardegi-Haurnartu soziolinguistika sariek (2025) utzitako uztari bide ematen diolako. Sari hauek, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi zenaren oroimenez eta haren bultzada intelektualari jarraiki, ikerlarien begiradak plazaratzeko gune ezin hobea bilakatu dira, gure diziplina zientzia huts izatetik gizarte-eragile izatera igarotzeko lanean.
Zuk, zergatik ez? Hizkuntza hautua finantza-entitateen zerbitzu digitaletan
Ainhoa Delgado Iriondo
Hirigune frantses batean euskaraz ikastearen oxymorona: Baionako Estitxu Robles Kolegioaren kasua
Kimetz Perez-Harispe
Irakaslegaiak euskararen sistole: bizi a(ha)la iraun? Euskal Herrian euskararen transmisioan gako izango direnen azterketa
Mikel Gartziarena San Policarpo
Euskararen erabileraren definizio berri baterantz: komunikaziotik ikas dezakeguna
Josu Amezaga Albizu, Ane Martinez Juez, Libe Mimenza Castillo, Naroa Burreso Pardo
Genero- eta hizkuntza-praktiken txirikorda kirolean. Pasaiako hiru kirol-klubekin egindako ikerketa etnografikoa
Nahia Urdalleta Azpiolea, Markel Laskurain Arrese-igor