Soziolinguistika Klusterrak egindako ikerketa honen oinarria duela bi urte Gipuzkoako Hizkuntza-aniztasuna; jatorri atzerritarreko biztanleen hizkuntza-bizipenak, jarrerak eta asmoak (Uranga eta Aierdi 2021) lanean dago. Izan ere, bertan aztertzen zen etorkinek jatorrizko hizkuntzekiko eta euskararekiko eta gaztelaniarekiko zer jarrera eta praktika dituzten; orduan, xede-talde desberdinen talde hauek hartu ziren kontuan: a) hiztun-kopuru handikoen artean, Marokon, Aljerian, Errumanian, Pakistanen, Portugalen, Senegalen eta Txinan jatorria zuten biztanleak, eta b) gaztelania ofiziala duten estatuetan jatorria dutenak (Erdialdeko eta Hego Amerika).
Ateratako ondorioetan sakontzeko, Gipuzkoan bizi diren Erdialdeko Amerika eta Hego Amerikan jatorria duten eta jatorrian gaztelania hizkuntza ofiziala dutenek Gipuzkoan egin duten hizkuntza-sozializazioa aztertu da.
