Saut au contenu
-
06/11/2023 | 167
Ordenagailua piztu nuen mailegu-eskaera baten simulazioa egiteko asmotan, jakin nahi bainuen zer kreditu, Deo adiuvante, zegokidan nire egoeran. Datuak betetzeari ekin nion: zenbatekoa eurotan, laurogei mila euro, agian; zenbat denboran ordaintzekoa, eman dezagun hamar urtean; zer nolako interesarekin, zergatik ez ehuneko bian edo hiruan. Jakin orain zenbateko mailegua emango dizugun. Klikatu hemen, arren. Barkatu! Aurrera jarraitzeko, zure adinaren laukia bete behar duzu. Ikus orain zer kopuru dagokizun, lagun. Klikatu hemen, arren. Klikatu nuen eta: zero koma zero zero zero zero zero zero zero…
-
-
-
-
-
03/11/2023 | 157
Material didaktiko honek Zuzenbide zibilaren sarrerari, eskubide subjektiboari eta pertsonaren zuzenbideari dagozkion oinarrizko edukiak modu ulergarrian azaltzea du funtsezko helburu.
Zuzenbide zibila lehenengoz ikasten duten ikasleei zuzenduta dagoen ikasmateriala dugu hau, alor juridiko honekin ikasleek izango duten lehenengo kontaktua xamurra baina esanguratsua izateko apropos pentsatua, hain zuzen ere.
Hamabi irakasgaik osatzen dute liburua. Hiru bloketan dago banatua irakasgaia, baita materiala ere. Lehenengoan, Zuzenbide zibila zer den azaltzeaz gain, bere iturriak, arauen eraginkortasuna eta euren aplikazioa jorratzen dira. Bigarren zatian, eskubide subjektiboaren alderdi estatikoa eta dinamikoa lantzen dira eta nortasunaren eskubideak banaka aztertzen dira. Bukatzeko, hirugarren zatian, Pertsonaren zuzenbidea aurreikusten da eta euskarriaren gai nuklearrak bertan jasotzen dira (gaitasuna, adina, Erregistro Zibila, transexualitatea, babes-erakundeak eta pertsona juridikoa). -
-
-
30/10/2023 | 116
1642an, ingelesen eskutik Dortoka uhartea heroikoki berreskuratu eta bi urtera, Levasseur gobernadoreak, frantziar presoak (emakumezkoak, lapurrak batzuk, prostitutak bestetzuk) uhartera eraman ditzaten agindu du, filibusteroen emazte bihurtzeko eta, horrela, uharteko biztanleria behin eta betiko finkatzeko. Horien artean daude Quitt, Apolline eta Louise, mundu bortitz eta guztiz maskulino batean murgilduko diren hiru emakume... -