Filtrer par
Azken urteotan psikologo eta pedagogo asko arreta berezia jartzen ari dira hezkuntzarekin zerikusia duten bi alderditan, haiek duten garrantzia azpimarratuz. Batetik, hezkuntza sozioemozionalean eta, bestetik, ikaskuntza-zailtasunetan. Lehena haurrak zein nerabeak pertsona arduratsu, jator eta zintzo bihurtzeko prozesua sustatzeaz arduratzen den hezkuntza dugu. Bigarrenak, berriz, ikaskuntza-zailtasunak dituzten haurrei eskaini beharreko laguntza bereziarekin du zerikusia. Esku artean duzun liburuaren helburua da aztertzea hezkuntzaren bi alderdi horiekin zerikusia duten prebentzioa eta esku-hartzea hezkuntza-testuinguru ezberdinetan gauzatzeko baliabideak.
• Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioan eta esku hartzean dauden hutsuneak antzematea eta ahalik eta errealitate kopuru han¬diena ebaluatzea.• Indarkeriaren biktima izan diren emakumeen iritziei eta ideiei bu¬ruzko informazioa batzea, talde horrekin egiten den prebentzioa eta esku hartzea hobetzeko balizko proposamenak aztertzeko xedeare¬kin.• Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren balizko lan ildoak identifikatzea.• Euskal Autonomia Erkidegoan genero indarkeriaren biktima diren emakumeen arreta osorako lege berrian sar daitezkeen proposame¬nak identifikatzea.• Emakumeek, zenbait lekutan, beren testigantza azaltzeko aukera baloratzea.
Liburu honek mila mapa baino gehiago biltzen ditu, lau edo zazpi euskal probintziak jasotzen dituen eta azken mendeetan editatu den kartografia. Halaber, euskaldunen herriaren izenaren historia aztertzen du mundu osoko literaturan, entziklopedietan, bidaiarien gidaliburuetan, bando ofizialetan…Izen bat, lurralde bat, historia bat. Eta, beste behin ere, agerikoa azaltzeko beharrezko liburu bat. Berria eta Txalapartaren baterako argitalpena.
Egungo zientziaren ikergai zirraragarrienetariko bat da Damasiok darabilena: ea nola eratortzen den materia soiletik espiritua esaten zaion hori. Horra gogamena gogoeta sakonean bere izate eta jatorriaz, behaketa zorrotzarekin uztarturik introspekzio ernea. Emozioaren eta arrazoiaren arteko erlazioa da saiakera ospetsu honen gai nagusia. Antonio Damasio: Neurozientzia, neurologia eta psikologiako irakaslea da, eta Garunaren eta Sormenaren Institutuaren zuzendaria. Emozioen eta sentipenen izaeraz eta jardunaz arduratzen da batik bat, eta ospe handia du mundu zabalean, hala bere ikerketetan nola bere dibulgazio-lan oparoan. Publiko zabalarentzat idatzitako liburuen artean, Deskartesen hutsegitea izenburuko hau du ospetsuena.
Bizitzaz eta arteaz ari da liburua: bizitza artea ez bada ez baita bizi, eta artea bizirik ez bada ez baita arte. Heriotzaz ari da liburua, hildakoez. Amodio hitz ergelaren azpian kokatu dugun mundu zabalaz ari da liburua. Azkenik, poesiak dituen forma ia infinituetan barna ibilbide bat proposatzen du liburuak.
Zuk eta nikardo gabe eretrikimailurik gabelor genezakeen bizi poza sentitzea geroeta elkarrekin aspertu edo barre eginerromerietan dantzanehun urterekin ere, pozarrenedo ez, baina elkarrekin gerobizitzaren sugarra sentituzbesarkada harrizkoan, gerooi gero gerogero gero baieta bihar, eta etzi, eta betieta orainharrizko besarkadan.
Jarraitu
HABEren Orriak