Saut au contenu
-
-
-
-
-
-
-
04/12/2023 | 202
Mendebaldeko Saharakoa gatazka ahaztua da, isilarazia. Hamasei urteko gerraren eta ia 30 urteko su etenaren ostean, sahararrek armak hartu dituzte berriz ere. Mendebaldeko Sahara Espainiako kolonia izan zen, 53. probintzia, baina frankismoak ez zuen behar bezala amaitu deskolonizazio prozesua. Traizioen kateaketa etengabea da orduz geroztik.
Marokoren okupazioak munduko harresirik luzeenaren bi aldeetan banatuta bizitzera behartu ditu sahararrak; batzuk errepresiopean bizi dira, eta beste batzuk, berriz, ihes eginda, basamortuen basamortuan. Fronte Polisarioak, klandestinitatean sorturiko askapen mugimendu nazionalak, estatu bat eratu du erbestean. -
04/12/2023 | 163
Xamarren liburuen ezaugarri nagusienetarikoa, gaiak interesgarri bezainbat jakingarri izateaz gain -hizkuntza, kultura eta ondareari buruzkoak, gehien bat-, ongi oinarrituriko ikerketa eta bibliografian maila ulerterraz bezain zehatzean garatuak izatea da; orobat edukiei dagozkien irudiekin eder eta propioki hornituak.
Oraingoan ere aurrekoen ildotik dakar bere Biziaroak liburu berria. Euskara Jendearen ez hain aspaldiko kultur sozialean indarrean egon diren biziaroetan barnako erritual, ohitura eta ospakizunetan pausatzen du begirada, batzuk ezagunak, beste anitz ez hainbeste, garaiko testuinguruan garatuak, erran nahi baita indarrean zeuden sineste, irizpide sozial, interes eta beharren baldintzetan. Egin ohi duen gisan, aldikal haiekiko loturan dauden hainbat xehetasun eta berri osagarri eransten ditu, euskaldungoaren izaerari eta egoteari dagozkienak, hots, bizitza ulertzeko eta munduan kokatzeko maneraren eta antolamendu sozialaren berri ematen dutenak. Halako maneran non herri-kultura hori, gure egunetara iritsiz, historiaren garabidean kokatzen den.
Ordezkapeneko egoeretan baitezpadakoa den oroimen-ariketa ere bai, beraz. Nondik gatozen jakiteaz gain ?memoriarik gabe ez dago bizitzarik, ez pertsonal mailan, ezta kolektiboan ere?, gaurko jendartearen nondik norakoa ezagutzeko eta ulertzeko ere, maiz, gako izan daitezkeelakoan. Izan ere, ohiturek eta errituek komunitatea trinkotzen eta bersortzen dute aldikal, eta alderantziz: komunitateak ohitura eta erritu berriak sortzen eta egokitzen ditu, etengabe. Gure garaiko gizarte teknologikoan ere bai. -
-
04/12/2023 | 220
Urte asko dira teknologia digitalak hezkuntzan nola aplikatzen diren lantzen ari garela. Hurbilpenak askotarikoak dira, baina, gehienetan, ikuspuntu abstraktu eta teorikotik gertuago egoten diren ekarpenak izaten dira. Oso beharrezkoak dira horiek sentsibilizaziorako, baina pauso bat haratago emateko beharra dago: teknologia digitalak ikaskuntza- eta irakaskuntza-prozesuetan aplikatzeko gakoak eta estrategiak behar-beharrezkoak dira, bai irakasleen hasierako prestakuntzan (Graduan edo Masterrean) bai etengabeko prestakuntzan.
Liburuak ekarpena egin nahi dio digitalizazioak bultzatutako eraldaketa pedagogikoari. Alde batetik, teknologia digitala hezkuntzan nola integra daitekeen azaltzeko dauden hainbat ereduren deskribapena, azalpena eta adibideak eskaintzen ditu. Bestetik, diseinu didaktiko digitalaren gakoak lantzen ditu, konpetentzia digitalaren presentzia diseinu didaktikoetan nola berma daitekeen azaltzeko. Oro har, liburu honek ikuspegi eknopedagogikoan janzteko aukera eskaintzen du, digitalizazioa hezkuntzan ulertzeko dagoen ikuspegi instrumental eta teknozentrista alde batera uzteko arrazoiak eskainiz.