Saut au contenu
-
17/01/2024 | 49
XVI. mendean, esaten dutenez, espainiar konkistatzaileek emakume gudarien talde bati aurre egin behar izan omen zioten, eta, diotenez, emakume gudari haien itxura zen gizon konkistatzaile haiek entzundako kontakizun mitologikoetako protagonistena. Gizon zuriei eraso egin zieten bertako emakume indigena gudarien izenaz bataiatu zen oihana eta eskualdea: Amazonia. Orobat esan ohi da emakume batzuk, Icamiabak, luzaro bizi izan zirela eremu hartan gizonezkoengandik aparte. Baina nor ziren emakume haiek? Eta nola bizi ziren? Gaur egun bertan ere, Amazoniako arro osoan, emakumeek –eta baita gizon batzuek ere– beren bizi-ereduaz eta beren hitzaz, emakume haiek biziarazten jarraitzen dute.
-
-
-
-
-
-
-
-
16/01/2024 | 74
Udalbiltzako Geuretik Sortuak proiektuaren barruan sortutako komiki-bilduma honetan, bost komikilariknbost komiki labur saortu dituzte, bakoitza Euskal herriko gune batean kokatua. Beraz, bilduma honen barruan, bost komiki aurkituko ditu irakurleak: "Harresia", Unai Gaztelumendik Leitzan eta Berastegin ondutako istoria, bi herrian arteko mugari buruzkoa; "Gure basoak", Eñaut Aiartzaguenak Amasa-Villabonan landutakoa, bertako basoen istorio kontatzen duena; "Txillardegi Bergaran", kotetok Bergaran egindakoa, Txallardegiren euskalduntzeari buruzkoa; "Handantza", Mattinek Usurbilen musikaru buruz idatzitako istorioa; eta "Aldaxka pozoituak", Aritz Ibarrareba, Saran, urruñan, Beran eta Lesakan I. Mundu Gerrari buruz sortu duen istorioa. Geuretik geurea kontatu dezagun, geuretik sortu eta irudikatu dezagun, hona bostekoa! -