Filtrer par
1813ko abuztuaren 31ko suteak eta suntsiketak aro baten bukaera markatu zuten Donostiaren historian. Donostia berria, liberala, espekulazioaren bideetan barneratu zen harresiez kanpora; gero glamourraren besoetan egokitu zen. Mendea bete zenerako –ez da epe luzea garai horretarako–, eraldatzea egina zegoen, onerako edo txarrerako.
Urteak bete zituen egunetik, Michaelek ez du kart-pistatik irten nahi. Han, Patrick eta haren lagunak ezagutzen ditu. 15 urte dituzte, eta ibilgailuak tuneatzeko trikimailu batzuk irakatsi dizkiote. Baina, egun batean, auto batek Yabaliren bizikleta harrapatu eta txatarrerako uzten du, eta Yabalik uste du Patrick ikusi duela autoa gidatzen. Dena argitzeko, Michael detektibe-lanetan hasi eta arrisku larriak hartuko ditu.
Aintzira batean, igeriketa-lasterketa baten erdian, norbait laguntza oihuka eskatzen ari dela entzuten du Ilkak. Berehala, buelta ematen du, eta garaiz iristea eta Thuy gaztea itota hiltzetik salbatzea lortzen du. Baina ahalegin horren saria ez da batere ona: Thuy salbatu eta gutxira, zenbait lapurreta misteriotsu gertatzen dira. Eta, zerbait desagertzen den bakoitzean, Thuy gertu dabil. Ilkak ezin du sinetsi Thuy tartean dabilenik. Baina Bost Izarren taldeko kide guztiak ez dira iritzi berekoak.
Bost lagunek ez dute Grünheim-en, beren aurkari handien hirian, egingo den bizikleta-lasterketa galdu nahi. Eta ez dago zalantzarik talde gisa aurkeztuko direla. Baina, une horretan, ikuskatzaile profesional batzuek Yabaliri erreparatu diote. Oso bizikleta garestia eskaintzen diote, eta entrenatzeko baldintza ezin hobeak, eta... bitamina-pilula batzuk. Beste Izarrak Yabalirekin haserretzen dira utzi egin dituelako. Hala ere, laster, laguna zenbat aldatzen ari den ikusita, haserrea beldur bihurtzen da. Zerbait egiteko ordua da!
Uda hasi da eta euria ari du atertu gabe. Oporrak dira, jolaserako garaia, baina, eguraldi honekin, Nurrek eta haren lagunek ez dakite zer egin jostatzeko. Amamak esanda, liburu bat hartzen du apaletik, Denboraren liburua; liburu trokelatu bat da, Nurren arreta erakartzen du eta, magiaz bezala, Erdi Arora, Robin Hooden eta Lady Marianen garaietara eramaten ditu.
Sisi txango batera joango da eskolako lagunekin, lehenengo aldiz, aste oso baterako. Beldur pittin bat du ordea. Gurasoei proposatzen die berarekin joatea; baina, noski, ezinezkoa da. Sisiri gurasoak sagutxo bihurtuko balira, bizkar zorroan sartuta eramango lituzkeela bururatzen zaio orduan. Eta halako batean, pi-pa! batean, bere burutazioa errealitate bihurtzen da: gurasoak sagu bihurtu dira. Eta horrela, Sisi izango da gurasoak etxetik kanpo zaindu beharko dituena.Istorio bitxi honek, haurrek etxetik kanpo lehenengo aldiz joan behar izaten dutenean, izan ohi duten kezka eta beldurra gogoratzen dizkigu. Eta egileak irudimen handiz proposatzen die haurrei irtenbide bat: beraiek ere ingurukoak zaintzeko gauza badirela ikusaraziko die.
Jarraitu
HABEren Orriak