Filtrer par
Oroimenaren garrantzia azpimarratu nahi du liburu honek. Gertaera historikoen oroitzapenak herri baten bizitzan duen inportantziaren antzera, familia baten bilakaeran ere esanahi berezia du nondik datorren eta zer bizi izan duen gogoratzeak. Aitonak bilobari kontatuko dio arbola berezi batek bere bizialdian izan duen eragina, eta ondorengo belaunaldiei transmititu nahi die maitasun hori.
1937ko bonbardaketen 75. urteurrena dela, BBKren "Bizkaiko gaiak" bildumaren ale berezia: "1937 Bizitzak eta bonbak / 1937 vidas y bombas". Lau idazle ezagunek (Bernardo Atxaga, José Fernández de la Sota, Miguel González San Martín eta Ignacio Martínez de Pisón), beste horrenbeste kontakizun ehundu dituzte 1937ko bonbardaketen harira.
Ekintzaz betetako detektibe-istorio moderno honen 7 protagonista Salahadin el Nur polizia inspektorea da. Poliziaren barnean, Antzinateko Ondasunen Sailean egiten du lan. Egipton dagoen europar arkeologo bat hilda agertu ondoren, balio handikoa den estatua txiki bat berreskuratzeko ikerketak hasten ditu Salahadinek. Laster jarriko da nazioarteko kontrabandista-t John Milne ; itzultzailea, J. A. Mujika alde baten arrastoaren atzetik.
Hiru bat metro izango zen altu munstro hura.
Gelako sabairaino iristen zen. Begi handi beltzei eta moko luzeari begiratu zien Larryk.
Hegazti-mokoa zuen munstroak, baina hegorik ez. Besoak zituen soinetik zintzilik, luzeak eta iletsuak. Eskuetan eta oinetan, berriz, atzapar handiak zituen, gorrigorriak.
—Atzapar horiek lau lagun hil dizkidate —esan zuen ahots batek.
Naia neska gaztea ez da Archer detektibe famatua, ez da Los Angeles-en edo New York hirian bizi. Naia gure artean bizi da, hemengoa da, titaniozko museoaren ondoan ibiltzen da egunero.
Naia emakume langilea eta ikaslea da. Naia hirikoa da, gaurko kultura anitzeko hirian bizi da. Naiak ez du detektibe bokaziorik, baina lan egin behar du bizimodua ateratzeko. Naia zinema beltza da. Naia gure bizitzaren itsasgora eta itsasbehera da. Naiak guk bezala sufritzen du, maitatzen du. Naia Chinatown da, Jack Nicholson gabe.
Jarraitu
HABEren Orriak