Testuingurua arras aldatzen ari da eta zuzen-zuzenean jotzen ditu hedabideak eta horien erabiltze moldeak:
Teknologia aldaketak: Abiadura handi eta oso handiko Internetaren garatzea, telefono adimentsuak orotara hedatzea, 3G/4G/5G sareen hedapena, ustiatze sistemen bilakaera, Lurreko Telebista Digitalaren (LTD) plantan ezartzea, Lurreko Estatu mailako Irratiaren (DAB+) hedapena, Internetera sartzeko hornitzaileen (FAI) kokatze eta bilakatzea, edota ukipen tabletaren erabilpena.
Hedatze eta komunikatze bideen ugaritzea, plataformen bidez edo Internetetik zuzenean (replay, streaming), sare sozialen bidez, FAI hornitzaileen bitartez, eskaera bidezko bideo zerbitzuen bidez edota sakelako telefonoen aplikazioen bidez.
Hedabideen sektorearen bilakaera handia Ipar Euskal Herrian:
TB: telebistaren eskaintzaren areagotze handia LTDaren sortzearekin (2005etik), Alegria tokiko telebistaren desagertzea (2007), ETB3ren sortzea (2008), TVPI telebista LTD bidez hedatzea (2009), ETB1 eta ETB3 LTD bidez hedatzea (2011), Txirrita emankizuna sortzea (2012), Kanalduderen etengabeko jarioa abiatzea (2018), NoA TV abian ezartzea (2018). o
Irratia: Amikuzeko Irratia sortzea (2018).
Idatzizko prentsa eta web egunkariak: Kazeta.info sortzea (2008) eta gero Kazeta.eus bilakatzea (2015), Euskal Herriko Kazeta hestea (2013), Mediabask eta mediabask.eus astekaria sortzea (2015), Ipar Euskal Herriko Hitza astekaria (2010), eta iparraldekohitza.eus sortzea (2013)
