Nouveaux livres - Liburutegia
4775 résultats
-
23/12/2015 | 445Liburuan eta formatu digitalean argitaratu du HABEk Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma (HEOC).Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Aginduak ezarri zuen Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma (HEOC). Orain, bertan jasotako edukia liburuan eta formatu digitalean eman du argitara HABE erakundeak.Curriculum honen helburua da euskararen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako gidalerro nagusiak eskaintzea helduen euskalduntzegintzan ari diren euskaltegiei, euskararen autoikaskuntzarako zentroei zein HABEri eta HABErekin lankidetzan arituko diren erakundeei.Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma sei mailatan egituratua aurkezten da; elkarreragin soziodiskurtsiboan ardaztua, hizkuntzaren ikuspegi komunikatiboan oinarritua, ekintza komunikatibotan definitua, eta euskararen ezaugarri eta egoera soziolinguistikora egokitua.Ikaslearen komunikazio-gaitasuna garatzera bideratutako currriculumak, beraz, euskararen ikas-irakasprozesuaren helburu eta edukiak zedarritzen ditu mailaz maila, eta horiekin batera irizpide metodologikoak eta ebaluazioari dagozkionak eskaintzen ditu.Formatu digitala Irakasbilen.
-
09/12/2015 | 214
-
07/12/2015 | 200
-
07/12/2015 | 171
-
07/12/2015 | 97
-
07/12/2015 | 85
-
18/11/2015 | 197
-
18/11/2015 | 149
-
18/11/2015 | 101
-
17/11/2015 | 198

