Nouveaux livres - Liburutegia
-
21/04/2017 | 99
-
21/04/2017 | 112
-
20/04/2017 | 229
-
07/04/2017 | 204
Bi gizonezkoren bizimodu gorabeheratsua kontatzen du Juanjo Olasagarrek bere hirugarren nobelan: amodioa, lagunartea, politika.
Telebistako kazetaria da Axi Iminizaldu eta Boletin Ofizialaren itzultzailea Joseba Aldaz. Hemeretzi urte daramatzate bikote izaten. Bilboko jatetxe batean afaltzen ari dira, Josebak esan duenean: “Azken boladan zerbait falta zaigu”; Axik bizkor erantzun du: “Boladak izaten dira sexu askokoak eta sexu gutxikoak”; Josebak bota dio: “Orduan kanpoan maiz larru jotzen ari zara?”.
Fideltasunaren eta leialtasunaren arteko aldea bereiztea ez da hain zaila. Edonork egin dezake akordio argi bat kontu horri buruz. Baina gero ez da erraza izaten ardura etikoak eta portaera praktikoak beti bat etortzea. Egia esatearen eta egia ezkutatzearen artean dagoen tarte txikia amildegia bilaka liteke une kritikoren batean.
Bakeak egitea da istorio honen asmoa, ez minaren eta haserrearen aurrean mendekua hartzea.Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
Liburuaren aurkezpen eguneko bideoa.
-
06/04/2017 | 166
-
06/04/2017 | 251
-
06/04/2017 | 166
-
06/04/2017 | 138
-
06/04/2017 | 176
Familiaren oporretako etxean bildu dira berriro anai-arrebak jada helduak direnean, baina hor daude oraindik min zaharrak; etxebizitza erosi du azkenean emakume gazte batek, modu onean gainera, baina han bizi den agurea bertan geratzekotan; berrogei urte betetzean, gaztetan hegoalderantz egindako bidaia berregitea erabaki dute lau lagunek; aita dibortziatuak alaba hartu du astebururako, eta bere txikitako jolasak erakutsi nahi dizkio; ama zahar eta alargunduak berriz ezkontzea erabaki du...
Era askotakoak dira hamalau istorio hauetako protagonistak: gazte, heldu eta zaharrak, baina denetan nabari da halako sentipen asegaitz bat, denbora igaro arren munduan norberaren lekua aurkitu ezin bat, noizbait izandako nahi eta ametsak bete gabe geratuko diren konbentzimendua, nostalgian goxatzen ez den desolazioa. Begirada zorrotz eta idazkera zehatz baten jabe da Ana Malagon, eta dohain horiek egiten dute egungo gizarte zatikatu eta kontraesankor honen berriemaile aparta, bere tristezian ere distiratsua.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
Prentsaurrekoaren bideoa
-
06/04/2017 | 202
Sei urteko Anak Frantziako Mesozera bizitzera joatea argitik itzalerako bidaia bezala bizi du. Ilunpe horretan badu izpi ederrik, halere: aitaren hitz-joko zoragarriak, Danièle lagun-mina, eta, batez ere, barne mundu ezin aberatsagoa. Ana ez baita edozein neskatxa. Amets-bidaiak egiten ditu, eta bertan sekretu harrigarriak azaleratzen, emeki-emeki. Eleberri honek autobiografia, historia eta fantasia elkartzen ditu, idazkera fin eta aisitean. Frankismoaren garaiko haur ebatsien gaia ere poesiaz janztea lortzen du Maddi Zubeldiak. Irria negarrarekin nahastea lortzen duen bezala. Lehen eleberri ederra, irakurri ondoren buruko xoko batean gelditzen zaigun horietakoa.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.





