Nouveaux livres - Liburutegia
-
12/05/2017 | 295
1615ean, ekaitz batek hiru euskal baleontzi txikitu zituen Islandian, eta udazken hartan bertako biztanle batzuek tripulazioko 31 kide akabatu zituzten, Ari Magnússon magistratuaren aginduz. Euskal baleazaleen sarraski hori da Ariasman nobela historiko honen oinarria.
Bi urte lehenago, beste euskaldun batzuei bale-arran¬tzarako lizentzia saldu zien Ariasmanek, alegia, Ari Magnússon berberak.
Nobelak gertakizun beraren bi ikuspegi uztartzen ditu, euskaldunena eta islandiarrena. 1615eko espedizioan, Martin de Villafranca kapitain donostiarra zihoan, gizon gaztea eta baleazale trebea, baina tripulazio osoaz arduratzea lan handiegia gertatu zitzaion, eta Ternuako indigenekin eskarmentu pixka bat izan arren, ez zitzaion hain ongi joan bikingoen ondorengoekin.
Istorio honek garaiko ohitura eta sinesmenetan murgildu eta, bizimoduaren gordina erakutsiko digu. Ongi hasi arren, gaizki bukatu zen espedizio baten kontakizuna da Ariasman, Finlandian eta Islandian arrakasta handia izan ondoren, orain euskaraz ere arrakastarako bidea zabaltzen zaiona.Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
12/05/2017 | 251
-
11/05/2017 | 147
-
03/05/2017 | 151
-
03/05/2017 | 143
-
03/05/2017 | 249
-
03/05/2017 | 339
Ustekabean, heriotza. Familia-sekretu ilunak. Egiaren bila, elezaharretako lur baten bihotz-bihotzean.Galizian gaude, Ribeira Sacrako agertoki bikainean: Álvaro istripu batean hil da. Haraino joan da gorpua ezagutzera Manuel, haren senarra, eta non konturatzen den bizkorregi itxi dela kasuaren gaineko ikerketa. Álvaroren familiakoek –Muñiz de Dávilatarrek– ez dute ondo hartzen, eta Galiziatik ihes egitea bururatzen zaio Manueli aurreneko gauza; baina bertan geldiaraziko dute Nogueira polizia erretiratu batek inpunitatearen kontra ematen dituen argudioek; Álvaroren familiaren kontra, beren pribilegioen babespean goxo bizi diren nobleak baitira. Laster sortuko da susmoa, gainera, Álvarorena ez dela istripu gisa mozorrotu den lehen heriotza. Lucas, Álvaroren haurtzaroko laguna izandako apaiz bat, Manuelekin eta Nogueirarekin elkartuko da, eta ustez ondo ezagutzen zuten pertsonaren ezkutuko bizimodua berreraikitzen saiatuko dira hirurak.Itxuraz inolako kidetasunik ez duten hiru gizon hauen arteko adiskidetasun esperogabeak lagunduko dio Manueli nabigatzen bere senarra zenarenganako maitasunaren eta ordura arte errealitateari bizkarra emanez bizi izanaren oinazearen artean. Eta halaxe hasten da egiaren bilaketa, sineste irmoetako lurralde batean, usadio sustraituak dituena, logika inoiz erabat nagusitzen ez den toki batean.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
03/05/2017 | 92




