Geure hasierako Zorroagan eta oraingo Ibaetako fakultateen jardunean metatutako eskarmentuak eta horien harira orain arte azaldu ez ditugun gertakariak ere papereratzeko deliberoa hartu dugu libelo honen bidez.Zorroaga mintza bedi, beraz. Ahora ekar ditzagun orain arte gure kolkorako gordetakoak. Zorroagatik Ibaetara pasatzeak zer nolako ondorioak ekarri dituen azaldu nahi ditut honetan, bada, baita bide horretan gertatutako zenbait pasadizo gogora ekarri ere. Horrekin batera historiarako erreskatatu nahi izan ditugu sasoi haietan, Zorroagako hastapenetan alegia, horma gehienak estaltzen zituzten pintadak eta muralak, bestela betiko galduko baitira eta, era honetan, haien irudiz gure hitz jarioak osatuko dituztelakoan.Hogeita hamabost urteko bidaia honetan asko idatzi behar izan dut (hogeita hamabost liburu edo…, gehiegi nire ustez), gehi artikuluak, testu liburuak, saiakerak edo fikzioa . Horrekin ez dut esan nahi idatzitakoaz orain desafekzioan nagoenik, aitzitik, ene uste apalean idatzigabe zegoena norbaitek idatzi idatzi behar zuela pentsatu eta gauzatu behar nuelakoan nengoen. Irakurtzear dagoen liburutxo hauxe barne.
La idea le surgió a raíz de una charla-coloquio convocada por el decano de la Facultad de Filosofía y Ciencias de la Educación con motivo de la concesión del doctorado honoris causa por la Universidad del País Vasco a Víctor Gómez Pin, en la que varios profesores y alguna persona de administración y servicios hablamos de tiempos pasados y esos siempre acaban donde empezaron, en Zorroaga.Vaya por delante, a quienes os animéis a seguir leyendo que el que esto escribe, piensa, de entrada, que aunque Zorroaga sea una , es múltiple. Hay muchas “Zorroagas”, posiblemente cada quien tiene la suya y esa también es su grandeza.