Iparmina izenaz bataiaturiko liburu honetan bizitokitzat dudan lparraldean euskaldunen eta euskararen inguruan ikusitakoak, ikasitakoak eta bizitutakoak biltzen ahalegindu naiz. Tamalez, badakit lparraldeko hiru lurraldeetan badirela frantses kulturarekin eta bizimoduarekin loturiko hainbat ekitaldi eta gertakizun, baina horiek ez daude nire agendan, horiek ez baitira nirekin eta nire unibertsoarekin uztartzen. Kolonizatzaileen eta kolonizatuen ekitaldi eta gertakizunak dira, errealitate ofizialaren berri ematen dutenak.
Baina ni, euskalduna eta abertzalea izaki, ez naiz horrelakoetan ibiltzen eta ez naiz ibiliko, ez naiz horrelakoetan murgiltzen eta ez murgilduko. Ez dut sinesten unibertso horretaz eta ez sinetsiko. Euskal Herria maite dut, euskaraz egiten duen ama-lurrak hunkitzen nau, askatasun politiko eta kulturala bilatzen duen herriaz sinesten dut, baita munduko kultura eta kosmogonia natural guztiez ere, gizateriaren aberastasun handiak direlakoan bainago; baina kolonizazioa, inposaketa kulturala, mintzaira ordezkapen programatua eta horrelako bilaukeriak ez ditut gogoko.
Hori dela eta, lparraldeari buruz plazaratu ditudan liburuetan -hau bame-, euskal nortasunaren inguruko gaiak mirespenez eta maitasunez jorratu ditut.