Filtrer par
Txillardegi, euskararen, ingeniaria, gure nortasunaren igeltseroa. Haren gogo-argitasunak Errenazimenduko espiritua, Ilustrazioa eta modernismoa bateratu zituen.
Zurekin batera Eguneko orduak, desiraren mende, poliki doaz, ezinean. Baina, zure irribarrean, denbora deusezten dute. Barne-taupadak, ezustekoz beteak, zoritxarrari men eginez, susmati. Baina, zurekin batera pausatzean, denbora deusezten dute.
Lanak gure garaiko muntazko gaia jorratzen du, trinko, haatik: norberaren autonomiaren kontzeptu eta auzia postmodernitatean. Zabaltzen eta praktikan indartzen ari den ikuspegi antisozialen aitzi, egileak norberaren autonomia gizartean garatzearen ideia aldarrikatzen du, ez jendartetik at, haren baitako tentsio eta dinamikan baizik; eta dena, asmanez eta gaitasunez, bibliografia oparo eta puntakoan oinarriturik.
Saguak eta gizonak John Steinbeck Nobel saridunaren nobela bat da 1937an argitaratu zena. George Milton eta Lennie Smallen historia tragikoa kontatzen du. Autorearen nobelarik garrantzitsuenetakoa da eta baita AEBetako literaturaren historiakoa. AEBetan, irakurgai nahitaezkoa da eskoletan, nahiz eta hizkera eta gertakari gogorrak agertu.Lennie buruz atzeratua da, baina gizon samurra ageri zaigu nobelan. Bidez bide lagun egiten diona George pikaroa da. George eta Lennie beste hainbat bezala Depresio Handiaren garaian baserri giroko Kalifornian barrena herraturik dabiltza rantxoz rantxo eta bizitza aurrera ateratzeko lan bila.Film bat ere egin zuten eleberri honetan oinarrituta, 1992an. Gary Sinise da zuzendaria, eta John Malkovichek jokatzen du Lennieren papera.
Jarraitu
HABEren Orriak