
Betidanik izan da Euskal Herria migrazio mugimenduen herrialdea, 2000 urtetik egun arte,
etorkinen etorrerak hazkunde handia izan du eta, ondorioz, gure herriek geroz eta kultur aniztasun zabalagoa dute. Aniztasun horrek integrazio eta bizikidetza egokia lortuz gero, kultur aberastasun ikaragarria ekarriko digu herri gisa. Bestalde, integrazioa osoa izan dadin, euskal kultura ezagutu eta hizkuntzan murgiltzea ezinbestekoa da bai etorkinentzat baita bertako euskaldunontzat ere.
Hizkuntzaren aldeko motibazioa sortzeko, alde batetik, etorkinek oinarrizko beharrak asebeteta izatea behar beharrezkoa da eta, bestetik, euskara ikasteko baliabide egokiak eskaini behar zaizkie.
Haberen Aisa harrera ikastaroak etorkinei zuzendutako ikastaroak dira, hizkuntza berriarekin lehen kontaktua izan dezaten sortutako ikastaroak. Baina, nolakoak dira ikastaroak? Zein material
didaktiko erabiltzen da? Egokia al da material hori?
Hitz gakoak: immigrazioa- euskara- integrazioa- Aisa harrera ikastaroa-material didaktikoa