Nouveaux livres - Liburutegia
-
06/04/2016 | 297
“Goiz batean, Gregor Samsa amets nahasiak izanda esnatu zenean, zomorro beldurgarri bat bihurturik aurkitu zuen ohean bere burua”. Zalantza izan zuen amesgaiztotik aske ote zen ala ez. Baina, bai, esna zegoen, eta egokitu behar izan zuen, minutuak eta orduak aurrera egin ahala, zomorroaren izaerara. Harrigarria egiten zaigu zein naturaltasunez, zein errealismo izugarriz dagoen kontatua pertsonaiari gertatzen ari zaiona.
“Zergatik zara nire beldur?”. Aitaren begiratu eta autoritate moralaren aurrean kokilduta bere gelako bakardade errudunera erretiratuko da, bertako ezkutalekuetan babesteko. Kontakizun eder honek hamaika interpretazio izan dezake, baita aitaren aurrean Kafkak berak sentitzen zuenaren transposizio literario moduan ere. Ez da hori noski Metamosfosia honetan bakarrik gertatzen, motibo berberak agintzen du Epaia edo Aitari gutuna gisako kontakizun autobiografikoetan ere. Ze arindua hartzen duen familia osoak, zomorroaz –Gregor Samsaz– libratzen direnean!
Ez da komizitatea eta umore (beltza) falta familiaren mikrokosmos halakoaren barrutik eraikitako kontakizunean.
Borgesek zioen, Herman Melvilleren Bartleby eskribatzailea eta Henry Jamesen Koxka bat estuagorekin batera, inoiz idatzi den kontakizun liluragarriena dela Kafkaren honako hau.Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
04/04/2016 | 219
-
21/03/2016 | 322
-
-
21/03/2016 | 188
Poema bat ezabatu dut. Bere hitz guztiak eta baitaletren arteko tarteak ere. Kultismoz beteta zetorren,esamolde jatorrak, erreferentziak, zitak.Borratu egin dut. Izana ukatu diot delete teklabortizki sakatuz, erruki gabe. Figurazio erretorikoa,sasiintelektualkeria, posea ez beste, ego zikina.Ezabatu egin dut poema, lotsak masailak gorritueta fi te jelatu bitartean. Poesiaren xedeazeta izateko arrazoiaz hausnartzeko zorianaurkitu al zarete inoiz? Ni bai, hurbilegi, gainera.Baina, zorionez, hau ez da poesia.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
21/03/2016 | 151
-
18/03/2016 | 356
Bere lagun Anderren bizitza kontatu nahi digu Oierrek: gazte ausart eta bizialea, lana, ikasketak, sexua, parrandak… dena ondo doakiona, harik eta zurrunbilo batean sartu eta geldialdirik gabeko gainbeheran jausi arte: drogen kontrola galtzea, agerpen psikotikoak, ospitaleratzea, desintoxikazio-zentroa, psikiatrikoa…
Adiskidetasun-istorio bat da hau, lagunak lagunari egindako maitasun-keinua; baita gaixo mentalei ezartzen zaien estigma sozialaren eta psikiatrikoen salaketa hunkigarria ere; eta, horrez gain, 80ko hamarkada hasieran jaiotako belaunaldiaren kronika: promesaz betetako haurtzaro oparoaren eta gaztaro hedonista baten ostean, maiz, etorkizun argirik gabeko helduaroa topatu duena. Unai Villenaren lehen eleberria dugu Hauts haietatik, edertasun-minez eta intentsitatez idatzia, eta hartzailearengan ere antzeko zirrara eta irakur-mina piztu nahi lituzkeena.Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
-
