Nouveaux livres - Liburutegia
-
-
11/04/2016 | 147
-
11/04/2016 | 396
Isaac Newton jakin-min handiko umea izan zen: gauza guztiek nola funtzionatzen zuten jakin nahian beti...
Cambridgen ikasten ari zela, hainbat esperimentu egin zituen argiarekin, matematikarekin, kimikarekin, mugimenduarekin eta unibertsoaren mekanika deskubritzeko balioko zion guztiarekin.
Hala, egun batean, ulertu zuen lege unibertsal bakar baten bidez azaldu zitekeela planeten mugimendua ez ezik, baita objektu guztiena ere, eta horrek atea ireki zion fisika berri bati.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
-
07/04/2016 | 354
Euskarari gorazarrea liburua euskararen gaineko saiakera bat da. Euskarari omenaldi bat. Liburuaren atzeko azalean egileak dioen bezala, hogeita bost urte zituela euskara ikasten hasi zen botikari baten euskarari buruzko gogoetak, alegia. Bere ustez, euskara bizirik iraun ahal izateko, euskara bera, gaztelania, frantsesa eta gainerako hizkuntzak bizikide onak izan behar dira. Euskarari hurbiltzeko eta euskaraz hitz egiteko, berriz, aldez aurretik konplexurik gabeko jarrera baikorra zeinen garrantzitsua den aipatzen du liburuan. Bestetik, euskararen bideetan topatu dituen hainbat euskaltzale miresgarriak eta eredugarriak goraipatzen ditu, baita euskararen alde gauzatuak ikusi dituen makina bat ekintza txalogarriak kontatu ere.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
-
06/04/2016 | 424
Nobela bat idatzi nahi du gizonezko protagonistak, bera joaten den literatura-tailerreko irakasle emakumezkoak hartarako dohainak dituela esan diolako; idazlegaia bere gizajo gogokoenen galeria bat biltzen haten da, koitadu kutunen pasadizoekin ganorazko zerbait egingo duelakoan; horrekin batera, bere emaztearen eta alabaren istorioak kontatzen dizkigu, elkarri beren maitaleei buruzko konfidentziak egiten ibiltzen direnak, baita emaztearen ahizparekin duen harremana ere… Erotismoarekiko eta literaturarekiko pasioak eskutik helduta doaz nobela osoan, sentsualtasun fin eta umore mehe bat darizkio orri bakoitzari, baita literatura-munduaren eta bereziki autofikzioaren parodia ere, Agirre bera eta beste idazle batzuk bertan agertzeraino. Hitzaren festa bat dugu, azken batean, aldi berean marjinetan geratzen diren idazleekiko eta zirrikituetan garatzen diren letrekiko maitasuna pizten duena.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.

