Nouveaux livres - Liburutegia
-
-
30/05/2016 | 304
Nerabe madrildar bat dugu Sebastian. Amarekin bizi da.
Bideo jokoekin duen zaletasunaren haritik, enpresa batek simulagailuak probatzeko egin dion eskaintza onartuko du. Itxuraz, baditu gaitasuna eta izen ona («Hiltzailea» esaten diote giro horretan). Hala, gero eta proposamen zailagoak iritsiko zaizkio eta dronen simulagailuak probatzen hasiko da; alegia, gerran dauden tokiak erasotzen dituzten piloturik gabeko hegazkinen simulagailuak. Berak batere jakin gabe, gatazkak dauden tokietako benetako pertsonei erasotzen dieten benetako hegazkinak pilotatzen ditu. Sebastianen bizitzaren kontakizuna beste zenbait istoriorekin gurutzatuko da eta beste istorio horiek pantailaz beste aldera zer gertatzen den kontatuko digute. Hala, protagonistak ez du inoiz jakingo zer gertatzen ari den, baina irakurleak jakingo du Sebastiani hain xaloak iruditzen zaizkion joko horiek zer ondorio suntsitzaileak dituzten.Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
30/05/2016 | 459
Pederastia-kasu zenbait gertatu dira herrian, eta horrek ondorio nabarmenak izango ditu protagonista gaztearen familian. Susmagarri nagusiaren laguna da aita, eta jakinaren gainean ez ikusiarena egiteaz salatuko dute; errugabetzat jotzen duten arren, goitik behera aldatuko da etxekoen bizimodua: aitak atzerrian lan egiteko eskaintza bat onartu eta ospa egiten du; ama guztiz abailduta dabil, psikologo eta pilulen laguntza beharrean; gainera, biktima baten ingurukoek, mendekua hartzeko, anaia txikia harrapatuko dute kotxez, nahita. Beste bi neba-arreba geratzen dira, beren artean harreman esturik ez duten arren, nolabaiteko defentsa antolatu beharko dutenak. Edo erasora pasa…
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
-
30/05/2016 | 220
Harremana izandako eta gero hoztutako lagun bati bigarren aukera bat ematea erabakitzen du nobelako protagonista izengabeak. Bizitza eta bertatik gustatzen zaigun guztia –ardoa, musika, liburuak, solasa…– atseginagoak baitira norbaitekin konpartituz gero; baina, igurtziak higadura sortzen duen bezala, konpainiak berekin dakar beti nekea, komunikazioak isiltasuna, besarkadak arrakala.
Berea ez den hiri eta herrialde batean, eguneroko gertakari, paisaia eta jendeen aurrean begirada jakin-minezko eta gogoetalaria darabil narratzailea ere baden pertsonaiak, mundua aldi berean arrotza eta maitagarria dela sentitzen duenaren jokabide amultsu eta zirikatzailea. Egile berri bat aurkezten zaigu nobela honen bitartez eta gurean ez dagoen ahots bat dakarrela esan liteke: dotoreziaz eta sentiberatasunez jantzia, umoretsua eta sentsuala, kulturaren eta bizitzaren zaletasunak elkartzen dituena.Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
27/05/2016 | 241
Pako Aristiren bosgarren poema liburua da “Arrotz eta eder”. Noiz izan gara ederrago 17 urte genituenean baino?, esan ohi da xaloki; denok baitugu mundua perfektua izan zeneko oroitzapen bat, nork berea, uste izanik zerbait irabazten edo zerbait galtzen dugula biziaroen kontrakarrean. Nolanahi ere den, poetak gogorarazten digu, arrotz garela herentzia kultural eta sozialaren menpeko bizi garen artean; eta menpekotasun horretatik askatzen garenean agertzen dela gure benetako izaera, eder bihurturik. Noiz izan gara ederrago gaur garena baino?
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
27/05/2016 | 652
-
27/05/2016 | 221
-
-
