Nouveaux livres - Liburutegia
-
09/06/2016 | 206
«Aldi honetako bataz besteko maila hein bat apalagoa bada ere, izan dira irabazletzat jotzeko moduko zenbait lan. Egin ohi diren hautaketa jarraituen ondorioz, 3 lan gelditu dira finalista: Koma komunak, Linbotarrak eta Talaiatik begira. Hiruen arteko aldekoak eta kontrakoak aztertu eta eztabaidatu ondoren, epai-mahaiak, azkenean, Linbotarrak lana jo du irabazletzat.
Linboaren metaforak besterik iradoki balezake ere, ez da hemen aingeru konturik batere. Aitzitik, arras kontu mundutarrak dira poemotan jorratzen direnak, eguneroko jokabideetatik hasi eta kritika sozial eta politikorainoko esparru guztian. Askotarikoak dira irudi poetikoak, erreferentzia eta estilo arras desberdinetakoak, eta gehienetan ageriko loturarik gabe, collage moduan uztartuak. Bestalde, ez dira gutxi poemotan agertzen diren ukitu surrealistak, eta poemategiak dezente du pop-etik edo are poesia filosofikotik ere. Ororen buru, hizkera eta irudi zuzenak erraz biltzen du irakurlea poetak egiten duen barne bidaira.» (Xabier Lete III. Poesia Sarietako aktatik)Egileari elkarrizketa Uberan webgunean.
-
-
09/06/2016 | 181
-
09/06/2016 | 172
-
09/06/2016 | 295
-
09/06/2016 | 358
Lizarralderen pertsonaiak begi, belarri eta usaimen dira hitz bilakatu bitartean. Eta paisaiaren barruan, izan urbanizatua edo basoa, hartzen du arnasa pertsonaia horrek, eta harekin nobelak.
Ez dakigu asko eleberri honetako protagonistaren biografiaz: dakiguna da Ramiro deitzen dela eta hegoaldea duela xede. Lanak huts egin eta etxerako itzuleran da Ramiro, zain duen familiaren ondora. Ez dugu haren iraganik ez etorkizunik ezagutzen, soilik eleberriko peripezien ibili xehean ikusi, hauteman, gogoetatutakoek ematen dute Ramiroren dimentsio humanoaren tamaina.
Literaturaren aterpea edo gaur egungo literaturaren baso ilunean soilgunea gogoko dutenei ederra eta atsegina gertatuko zaie Pello Lizarralderen Elur bustia eleberria.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
09/06/2016 | 325
Pertsona normal batek dutxa hartu ostean, biluzik, ispiluari begira, bere buruari bizitzan egindako hautuez galdezka:
Gaur ez nator bat neure buruarekin.
Gaur bi nator, hiru nator, hamaika nator.
Gaur ez nator bat neure buruarekin.
Gaur ez dakit emakumezkoa edo gizonezkoa naizen.
Gaur ez nator bat neure buruarekin.
Gaur ez nator bat-man; bat-woman agian bai, bat-queer balitz hobe.
Gaur ez nator bat neure normaltasunarekin.
Pertsona normal bat udaletxerako bidean, kultura-zeini-egotzi kargu berria betetzera doan bitartean egindako gogoeta ez-normala:
Arrazoia. Legea. Araua. Norma. Zer egin daiteke normaltasunaren barrutik, zu zeu normala ez zarenean?
Aldarri politiko emozional bat: mingaina da nire hankatarte politiko bakarra.Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
08/06/2016 | 195
-
08/06/2016 | 486
