Nouveaux livres - Liburutegia
-
13/06/2016 | 285
Jasone Osoro alzheimerra duen Sebastianen gorabeherak kontatzen hasiko da liburu honetan, eta horrek nola aldatzen duen gizonaren eta bere alaba Juliaren bizimodua. Alaba larritzen hasi zen aitak laranja-zukua egin, eta edan ordez, zuzenean lurrera bota zuenean, edan gabe.
Horrela asten den kontakizun honen hiru bukaera onenak jasotzen ditu liburu honek.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
13/06/2016 | 260
Istorioa egun batean gertatzen da. Bishr-ek eta Mussy-k 14 urte dituzte eta Abbas-ek, 12; gerran murgilduta dagoen hiria zeharkatu behar dute, frankotiratzaile baten bila; leku ezezagunen batean dago. Ematen duten pauso bakoitzean, beren bizitza jartzen dute arriskuan; edozein lekutatik baten batek tiro egin, bete-betean asmatu eta hil egin ditzake. Egunaren amaieran, Abbas tiro batek atrapatu zuen. Orduan Bishrrek tiro egin zuen gizona lokalizatzeko aprobetxatu zuen. Hainbat denbora bilatzen eman ondoren, hiltzea lortu zuten. Orduan jakin zuten bilatzen ari ziren ezezaguna beren adineko mutiko bat zela.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
09/06/2016 | 196
«Aldi honetako bataz besteko maila hein bat apalagoa bada ere, izan dira irabazletzat jotzeko moduko zenbait lan. Egin ohi diren hautaketa jarraituen ondorioz, 3 lan gelditu dira finalista: Koma komunak, Linbotarrak eta Talaiatik begira. Hiruen arteko aldekoak eta kontrakoak aztertu eta eztabaidatu ondoren, epai-mahaiak, azkenean, Linbotarrak lana jo du irabazletzat.
Linboaren metaforak besterik iradoki balezake ere, ez da hemen aingeru konturik batere. Aitzitik, arras kontu mundutarrak dira poemotan jorratzen direnak, eguneroko jokabideetatik hasi eta kritika sozial eta politikorainoko esparru guztian. Askotarikoak dira irudi poetikoak, erreferentzia eta estilo arras desberdinetakoak, eta gehienetan ageriko loturarik gabe, collage moduan uztartuak. Bestalde, ez dira gutxi poemotan agertzen diren ukitu surrealistak, eta poemategiak dezente du pop-etik edo are poesia filosofikotik ere. Ororen buru, hizkera eta irudi zuzenak erraz biltzen du irakurlea poetak egiten duen barne bidaira.» (Xabier Lete III. Poesia Sarietako aktatik)Egileari elkarrizketa Uberan webgunean.
-
-
09/06/2016 | 179
-
09/06/2016 | 169
-
09/06/2016 | 293
-
09/06/2016 | 350
Lizarralderen pertsonaiak begi, belarri eta usaimen dira hitz bilakatu bitartean. Eta paisaiaren barruan, izan urbanizatua edo basoa, hartzen du arnasa pertsonaia horrek, eta harekin nobelak.
Ez dakigu asko eleberri honetako protagonistaren biografiaz: dakiguna da Ramiro deitzen dela eta hegoaldea duela xede. Lanak huts egin eta etxerako itzuleran da Ramiro, zain duen familiaren ondora. Ez dugu haren iraganik ez etorkizunik ezagutzen, soilik eleberriko peripezien ibili xehean ikusi, hauteman, gogoetatutakoek ematen dute Ramiroren dimentsio humanoaren tamaina.
Literaturaren aterpea edo gaur egungo literaturaren baso ilunean soilgunea gogoko dutenei ederra eta atsegina gertatuko zaie Pello Lizarralderen Elur bustia eleberria.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
