Nouveaux livres - Liburutegia
-
07/07/2016 | 341
-
07/07/2016 | 413
-
07/07/2016 | 181
Donostiako taberna eta pintxorik ospetsuenak ezagutzeko ibilbide historiko bat proposatzen digu Donostiako gaurko eta betiko pintxoakliburuak: pintxorik klasikoenetatik –Gilda mitikotik– abiatu, eta berritzaileenetarainoko txango bat. Liburu honetan bildutako errezetak pintxogintzan itzal luzca duten 25 tabernari esker eskuratu ditugu; hain zuzen ere, Donostia museoaren pintxo bizia izatea zor diegun 25 taberna aditu eta saiaturi esker. Bestalde, liburu hau gida modura ere erabil daiteke, Donostiako miniaturazko gastronomiari buruzko ibilbide tematikoak egiteko aukera ematen baitu. Sukaldean jardunez nahiz tabernaz taberna ibiliz, pintxoak ezagutu eta dastatu nahi dituen ororen gidari eta bidelagun izateko xedez sortu da Donostiako gaurko eta betiko pintxoak liburua.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
07/07/2016 | 194
-
-
07/07/2016 | 163
-
06/07/2016 | 156
Ernest Hemingway idazleak emakumeekin izan zituen harremanak gatazkatsuak izan ziren; segur asko emakumeekin zeuzkan harremanetan ematen zuena baino askoz gehiago jasotzea espero zuelako. Ezkontza ordenatua desiratzen zuen emakume ezberdinekin oheratzea bezainbeste eta horregatik beharbada bikotez-bikote ibili zen beti maitasun hiruki ezinezkoak sortzen. Bizitzan zehar lau emazte izan zituen eta Naomi Wooden eleberri koral honetan laurak agertzen dira: idazlearekin Parisen bizi izan zen eta bere lehen semearen ama izan zen Hadley Richardson; hasieran amorante eta gero emazte izan zen Pauline Pfeiffer Fife aberatsa; Espainiako guda zibilean harekin batera gerra-berriemaile izandako Martha Gellhorn eta ezkondutakoan kazetari lanbidea utzi zuen Mary Welsh; 1961ean, guztiei Hemingwayren heriotzaren berri eman ziena, baita emazte ohiei ere.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
06/07/2016 | 207
Donostia Europako Kultur Hiriburutzaren atarian da. Mikel Egileor freelance kazetari ohi eta outsider totala ikertzaile dabil orain. Hiriko gazte baten desagerpena ikertzeko enkargua eman diote. Egileorrez gain, ordea, Ertzaintza ere atzetik dabilkio gazteari, Europako kultur gertakari handia hondatu eta galarazi nahi duelakoan. Atentatuen psikosia hiriko bazter guztietan hedatu da. Agintariek segurtasun neurriak indartu dituzte, baina inork ez daki zer gertatuko den hurrena. Hotsandiko ospakizuna hari batean dago, baina ikuskizuna ziurtatua duzu, irakurle. Festa lehertzekotan da.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
06/07/2016 | 253
Izatea aukeratu gabe jaiotzen gara. Modu berean hil behar ote genuke denok? Ez al da giza lorietako bat halabehar jakin bati uko egitea?
Jeffrey Lockhart-en aita, Ross, hirurogeiak beteak dituen bilioiduna, heriotza ezin hobeto kontrolatzen duten gune sekretu bateko inbertitzaile nagusia da. Isilpeko leku hartan, kontu handiz zaintzen dituzte gorputzak, etorkizuneko denbora batean, aurrerapen biomedikuei eta teknologia berriei esker, betiereko bizitzara itzuli ahal izango dituzten arte.
Rossek gunera gonbidatzen duenean, Jeff ohartzen da gorputza eman behar dutenetako bat Artis dela, Rossen emazten berriena, zeinaren osasuna okerrera egiten ari baita. Jeff bere burua prestatzen hasten da bere amaordeari “adio zalantzazko bat” emateko, eta, bitartean, pixkana, gizateriaren galdera zailenei aurre egiten die: nolako ondarea utziko dugu, noblezia al dago heriotzan, zein da “hemen, lurrean, gure garaian bizi dugun harridura nahasketaren” behin betiko balioa.
Don DeLilloren nobela berri, erakargarri, ikusgarri, aipatu eta bikain honek parez pare jartzen ditu, alde batetik, munduaren iluntasuna —terrorismoa, uholdeak, suteak, goseteak, izurritea—, eta, bestetik, edertasuna eta gizateriaren eguneroko bizitza.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
