Nouveaux livres - Liburutegia
-
04/08/2016 | 397
Hilerria okupatzeko deia egiten duen txabola auzoko buruzagi zapuztua, ihesi doakion biziari esku eskuinaz ozta heltzen dion bulegari koitadua, bere lorategian agertu den esku ebakiaren jabearen bila dabilen etxejabe aberatsa, bere marrazkiekin herritarren debozioa pizten duen orratzain gutxietsia, familiaren borondatearen kontra ilargirako bidaia prestatzen diharduen senar goranahia… Horiek eta horrelakoak dira, besteak beste, ipuinotako protagonistak: onberak, fidakorrak, etsi onekoak, erdipurdikoak gehienak; bizimodu arrunteko jende arrunta, halako batean egunerokotasunaren arruntasuna urratzen duen gertaera ezohiko edo ustekabekoren bati aurre egin beharrean suertatzen dena. Eta horiek eta horrelakoak ipuin antologia honetako istorioak, errealitateari ertz berriak ateratzen dizkioten kontakizunak, umore eta ironiaz albainduak, muturrekoak, muturreko egoeran ezagutzen baita ondoen giza izatearen muina.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
22/07/2016 | 274
-
-
20/07/2016 | 2727
-
-
-
20/07/2016 | 345
Finzi-Continitarrek, Ferrarako juduen arteko familia aberatsenak, halako lilura bat sortzen diote nobelako protagonista eta narratzaile gazteari: ez bakarrik haien etxe erraldoiagatik, bizimodu isolatuagatik, cultura zabalagatik, jarrera aristokratikoagatik; horrez gain, lagun egin nahi lituzke familiako seme-alabak: adinkide duen Alberto eta, batez ere, haren arreba Micòl, eder bezain urruna. Mussolinik, Hitlerrengana hubiltzeko, Italiako juduen kontra ezarritako lege arrazialek sortuko dute ustekabeko aukera: hiriko tenis elkartean jokatzea debekatua dutela-eta, beren lorategiko tenis-zelaira gonbidatzen dituzte Finzi-Continitarrek komunitateko kideak. Kontalaria eta Micòl adiskide min bihurtuko dira, amodio mindu eta mingarri bat ere sortuko da bietako batengan, baina lotsak, diferentzia sozialak ala patu historikoak ezinezkoa egingo dute harremana. Dotorezia eta sentiberatasuna darizkion eleberri miresgarria dugu hau, betiko joandako garai baten malenkoniaz eta historiaren krudelak suntsitutako lagunenganako elegia-doinuz idatzia.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
20/07/2016 | 173
-
20/07/2016 | 194
-
11/07/2016 | 239
Garaiko eleberriaren legeak hankaz gora jarri zituen bezala, esan liteke bidaietako literatura eta bidaiariaren sentimendua bera ere behin betiko irauli zituela Laurence Sternek liburu honekin: ordura arte, katedralak, monumentuak eta enparauak ziren han eta hemen ikusi beharrekoak; hemen, berriz, aipatu ere ez dira egiten halakoak: Frantzian barrena firin-faran dabil Yorick bidaiari eta narratzailea, bidean topatzen dituen gizon (eta batez ere emakume) bereziek pizten diotela gogoa eta bideratzen zangoa; plan bat egiten du eta berehala aldatzen; ekintza bat hasten du baina ez amaitzen; beti alai hala ere, zirikatzaile eta umoretsu bezain eskuzabal eta bihozbera.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
