Nouveaux livres - Liburutegia
-
28/10/2016 | 260
-
-
-
28/10/2016 | 437
-
-
28/10/2016 | 191
-
28/10/2016 | 192
Emakume bat, Estatu Batuetatik Euskal Herrira datorrena, 1980 hondarrean. 40 urte lehenago, emakume horrexen gurasoak ziren, gerratik ihesi, Frantzian barrena Amerikara zihoazenak. Bi istorio, Alsina izenak lotuak eta gure herriaren historiako une giltzarriekin korapilatuak.
Bai hizkera bai kontaera malgutasun eta maisutasunez darabiltza idazleak, abil eta jostalari, irakurlea eleberrian sartu eta bere gogoeten partaide bihurtuz, kontakizunaren eraikuntzak dituen arazoez, batetik, eta euskal gizartea azken 30 urteetan baldintzatu duten gertakari nagusiez, bestetik.Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
28/10/2016 | 227
Neoliberalismoaren aurkako borrokan ezkerrak azken urteotan izan dituen porrotak abiapuntu bezala hartuz, liburu honek beste bide, alternatiba eta pentsakera desberdinak esploratzen ditu, zentzurik zabalenean, impasse ezkertiar horretatik ateratzeko. Hiru hipotesi elkar lotzen ditu horretarako saio honek. Lehenik, ez dagoela globalizazio bakar bat, baizik eta globalizazioak daudela, lekuan lekuko globalizazio anitzak, eta bertatik globalizazioa esplikatzeko zailtasunak. Bigarrenik, globalizazioak historikoki esplikatzeko biderik egokiena Erdi Arora jotzea dela, bertan bi momentu bereziz: lehena, inperio erromatarraren erortzeak sortu zuen momentu barbaro eta anitza, eta, bigarrena, geroago feudalismo aristokratiko eta elitistari leku egin ziona: egun, bi Erdi Aro horien atean geundeke eta geroaldi gertuan erabakiko da bietatik zeinek indar hartuko duen. Hirugarrenik eta azkenik, geroa ezin dugula era bateratu batean pentsatu, Hegelengandik Fukuyamarengana egin den bezala, ez baitago unibertsaltasunik geroan; ondorioz, Iraultzaren kontzeptua (Marx) edota politika bakarraren ideia (Nazio Batuak, Gobernu globala…) abandonatu behar ditugu, eta aristokrazia feudalaren eta heterogeneotasun barbaroaren arteko talkan sortuko den historia eta politika futuroa garatu eta pentsatu behar ditugu, bateratze edo unibertsalizazio proiektu oro abandonatuz. Liburuak horretarako, sexua, desira, filosofia, sukaldaritza, EBeko krisia, populismoa, blockbuster filmak, Lenin, ekologiaren ezintasuna, eliteen ideologiaren arrakasta, salbuespen estatua, errealitate showak, konfuzionismo kapitalista, kontsumoaren dinamika eta ezkontza homosexualak aztertzen ditu, besteren artean, beti ere oin bat Euskal Herrian.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
-
28/10/2016 | 154
1915eko maiatzaren lehena. Alfred Vanderbilt Turner komodoro entzutetsuaren agintepean dagoen RMS Lusitanian itsasoratzen da. Aberats estatubatuarra, bere ezkongaiaren suizidioak etsituta daukana, tren-makina elektriko baten prototipoarekin doa New Yorketik Liverpoolera. Ipar itsasoa eta Mantxaka Kanala "gerra eremuak" deklaratu badira ere, Elbert Hubbard filosofoa eta honen emaztea bezalako bidaiari batzuk, Franck Tower espioiak edo Mickael Morisson marinelak, badituzte Alemaniaren oharrei muzin egin eta transatlantiko honetan itsasoratzeko arrazoiak.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
