Nouveaux livres - Liburutegia
-
16/11/2016 | 621
Garizmendi baserriko Ferminek, aitzurrean ari dela, burezur bat topatu du lurperatuta; lasterka deituko dio kalean bizi den Nestor semeari, baita honek Berta andregai ohi arkeologoari ere; hilotz hori ateratzera doazenean baina, desagertua da eskeletoa. Hortik aurrera, berriz, hildako gehiago, eta misterioa gero eta ilunago.
Hildako zahar eta berriak, anaien arteko gorrotoak, belaunaldien arteko arrakalak, bikote barruko konpondu ezinak, droga, jokoa… Osagai horiek eta topatuko dituzu Augustin Zubikarai saria irabazitako eleberri beltz honetan, baita idazle berri bat ere, elkarrizketa nahiz flashback-etan bikain moldatzen dena, zer eta noiz kontatu ongi dosifikatuz, prosa arin bezain dotore batez.Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
16/11/2016 | 196
-
16/11/2016 | 254
Jazinto Rivas Elgeta zenaren bizitzan inspiraturiko nobela da. 1906an jaioa, trikitilari famatua zen Elgeta. Batetik bestera ibiltzen zen eskolak ematen eta esan liteke 50. eta 60. hamarkadetan ezagunak egin ziren trikitilarien erdiak zirela berarekin ikasiak. Azken urteak larri pasatu zituen, eskale moduan ia. Ez da ordea, biografia eskuartean dugun liburu hau, nobela baizik.
Eleberriak Elgeta eta emakume baten arteko amodioa azaltzen du. 60. hamarkadan kokatu du istorioa Agirrek, erromerien gainbehera hasten den garaian, eta ederki islatu du giro dekadente hura. Ez gaude, hala ere, nobela rural baten aurrean, eta hiriko ikuspegia erabili nahian, Donostiako argazkilari batek kontatuko digu Elgetaren istorioa.Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
-
16/11/2016 | 141
-
15/11/2016 | 162
-
15/11/2016 | 246
-
15/11/2016 | 140
-
15/11/2016 | 225
-
