Nouveaux livres - Liburutegia
-
15/12/2016 | 482
-
15/12/2016 | 197
-
15/12/2016 | 304
San Frantziskoko Afrika Txikia da berriz ere gure igarle-detektibearen ibileren lekuko. Aurreko bere bizimodu hondatua konpontzeko asmoz, bere betiko harremanak berreskuratzen hasten da (Sa Kene, Osman, Aliou, Xihab). Gogorra da paperik gabekoen eguneroko bizimodua amestutako “Paradisoan”, klandestinitatera kondenatuta, ihesi ateratzeko aukerarik gabe. Mantenua eta etxea bermatzeko lehian bitartekoak falta dituzte eta xenofobia sobera dute inguruan. Horri erantsi behar zaio poliziak ez harrapatuak izateko paranoia, deportazioa ekarriko bailuke berehala, esperantza bila irten ziren leku berberera, alegia txirotasunik handienerako itzulia. Gauza bat bakarra dago beltzagoa: koakzioa. Indarrez poliziaren laguntzaile bihurtzea, inguruan bera bezalako egoeran dabiltzanak salatzera behartuko dutelako.
Arretxe saiatua da orain baino lehen ere emigrazioaren azpimunduaren deskripzioa egiten, ‘ikusten’ ez diren horien eguneroko bizimodua bistaratzen, eta hori dena hizkuntza bizkor dinamiko eta gordinarekin.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan. -
15/12/2016 | 309
Bakarne ohi bezala esnatu da. Ohi bezala, Bakarnek lan egitera joan behar du AEK-k Irunen daukan euskaltegira.
Alabaina, Bakarne ezin da ohetik altxatu. Ez daki zergatik. Eta ez daki zergatik bere hatzak, atzo hezur-haragizkoak zirenak, berunezkoak diren gaur. Jakin nahiko luke, baina ez daki. Altxatu nahiko luke, baina ezin du. Altxatuko litzateke, baldin eta bere gorputzeko eskuinalde osoa berunezkoa ez balitz…
Bakarnek oraindik ez daki iktus batek Hiroshimako bonba nuklearraren tamainako sarraskia egin duela bere neuronen artean.
Eta are: Bakarnek oraindik ez daki iktus horrek bere lan-hizkuntza lapurtu diola.
“Zer dio isiltzen denak isiltzen denean?”, kantatzen zuen Mikel Laboak.
“Zer dio euskara galdu duen euskara-irakasleak isiltzen denean?”, galdetzen digu Xabier Etxaniz Rojok nobela honetan.Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
15/12/2016 | 155
Oscar Miller idazle ospetsu eta hipokondriako bat da. Osasun arazoak dituenez, Marco Berling medikua kontratatzea erabakitzen du, haren zerbitzura jardun dezan kostaldeko etxe bakarti batean. Marcok amesgaiztoak izaten ditu sarri, eta horiek segida izaten dute gauetik gauera, argumentu bati jarraituko baliote bezala. Amets horietan, lagun batzuekin biltzen da “ehizara” joateko; animaliak hiltzeaz aspertzen direnean, ausaz aukeratutako pertsonak hiltzen hasten dira rol-joko baten modura; eta hori ere aspergarri gertatzen zaienean... Gutxien espero duenean, ordea, amesgaiztoetako pertsonaiak agertzen hasten zaizkio bizitza errealean.
Hilketak, kondaira zaharrak, suspentsea, misterioa, beldurra… horiek guztiak nahasten dira, ametsaren eta errealitatearen arteko muga orain handik orain hemendik pasatzen hasten denean.“Ispiluari begiratu zion, eskua luzatu, eta bere aurpegiaren irudia haztatu zuen kristal hotzean. Beharbada, bere benetako bizitza beira haren atzealdean ezkutatzen zen. Agian, zoro-begiekin so egiten zion tipo hura ez zen bera, bizitza propioa zeukan beste bat baizik. Bizitza bat, ispiluaren atzean atxilotuta…”.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan. -
15/12/2016 | 302
-
15/12/2016 | 152
-
15/12/2016 | 189
Hanoi // Vietnam, 2000ko negua.
Sobietar Batasuneko enbaxadore berriaren etorrerak Nikolay Zaitseven bizimodu lasaia hankaz gora ipini du eta Txotxongilo Antzokiko bere mundu txikitik aterarazi. Hasiera batean pasaportea berritzeko errutinazkoa behar zuen solasaldia, ustekabean denboran luzatzen eta korapilatzen joan den itaunketa sakona bilakatu da, iraganeko heriotza bat argitu nahian.
Intriga, espioitza konplotak eta gudaren oroitzapen oso gertukoak nahasten dituen ezohiko eleberri honetan, informazioa trebeziaz aletzen joango zaigu idazlea, Nikolay Zaitseven moduan, bera ere sekretu guztiak kolpetik ez azaltzeko ahaleginean. Hain zuzen ere, identifikatua eta kontrolatua izatea baita nomadaren egiazko beldurra.Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
15/12/2016 | 98
-
15/12/2016 | 331
