Nouveaux livres - Liburutegia
-
26/01/2017 | 115
-
26/01/2017 | 121
Júlia kokoteraino dago hilekoaren tripako minekin, eta behin baino gehiagotan desiatu izan du mutil bihurtzea. Egun batez, Hilekoaren Maitagarria agertuko zaio bere desioa errealitate bihurtzeko. Maitagarriak Bis Zikloa eskainiko dio: hurrengo hilekora arte ezohiko boterea izango du neska edo mutila izateko, gogoak emandakoaren arabera. Gero erabaki egin beharko du neska jarraitu ala mutil bihurtu nahi duen. Tarte horretan Júliak primeran pasatuko du, eta gauza pila bat ikasiko du sexualitatearen eta pertsonen arteko harremanen inguruan.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
26/01/2017 | 109
-
26/01/2017 | 117
-
26/01/2017 | 113
-
26/01/2017 | 201
Bizitza batzuk zailak dira sinesten.
Hain dira ausart, noble, umoretsu, nekaezinak,
existitu daitezkeenik ere ezin dugu ia sinetsi.
Baina hor dugu Ixtebe Pellot, azken kortsarioa.
Itsas-borroka etengabean, askotan hartu zuten preso.
Arriskuz arrisku, sekula etsi gabe, beti egin zuen ihes.
Musika eta dantza maite zituen, eta karkaraz erantzuten zion minari.
Begietara begiratzen zuen.
Horregatik maite zuten lagunek. Baita etsaiek ere!
Hemen kontatuko dena benetakoa da, sinesgaitza iruditu arren.
Prestatu. Norbait aparta ezagutzeko zorian zaude:
Ixtebe Pellot, Euskal Azeria.Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
-
25/01/2017 | 95
-
25/01/2017 | 296
Azken patriarka eleberriak Marokotik Kataluñara emigratu duen Mimoun Driouchen istorioa kontatzen digu, bere alabaren begietatik. Haren eskutik aitaren izaera tormentatua ezagutuko dugu; bere izaera autoritario eta zaharkituak sortarazten dizkion talka etengabeak. Izan ere, pertsonaia gorrotagarria da Mimoun: matxista, liskarzalea, zurruteroa, bortitza, jeloskorra... Sarritan besoak liburuan sartu eta zerri horren lepoa estutzeko gogoa ematen duen pertsonaia horietariko bat da Mimoun. Mirarizko pribilegioen eskutik Driouch familiaren patriarkak nahi duena egin ahal izango du: edan, ezkondu aurretik zein ondoren beste emakume batzuekin oheratu, maitaleak izan, nahierara jantzi, edonora joan... Eta, aldiz, patriarkatu ahalguztidun horri esker bortizki debekatuko die haren emazte edo alabari berak posible dituen guztiak.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
25/01/2017 | 306
