Nouveaux livres - Liburutegia
-
13/02/2017 | 170
-
13/02/2017 | 377
Jonek berri triste bat jasotzen du bere hamargarren urtebetetzean. Hugo, bere lagunik kutunena, hiltzear dago ospitalean. Gaixoak, atezain izan nahi zuen eta, ezinbestean, Txopo handia, Athletic taldeko futbolari ospetsua, ezagutzeko bere ametsa bete gabe zenduko da.
Baina Jon ez dago horrelakorik onartzeko prest, eta adiskideen laguntzaz, plan bat asmatuko du Hugoren ametsa bete dadin. Hala ere, gauzak ez dira erraz suertatuko, eta hainbat traba eta oztopo gainditu beharko dituzte bidean. Lortuko al dute?Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
13/02/2017 | 241
Mestizoek denbora luzea igaro dute titanen aurkako azken borrokaldirako prestatzen, garaipena eskuratzeko aukerak hutsaren hurrengoak direla jakin arren. Kronosen armada inoizko indartsuena da, eta bereganatzen duen titan eta mestizo bakoitzeko, ikaragarri handitzen da titan maltzurraren boterea. Kronosen armada geldiarazteko itsasoko lehenbiziko saiakeran kale egiten dute Percy Jacksonek eta haren lagunek. Aurrerago, Tifon munstroaren haserrealdiari neurria hartzen eta hura geldiarazten ahaleginduko dira. Kronosek New York erasotzeko agindua ematen duenean - eta Empire Stateren goialdean Olinpo mendia babesgabe dagoenean -, Percy eta gainerako semijainkoen lana izango da Denboraren Jaun errukigabeari aurre gitea.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
-
-
-
09/02/2017 | 290
