Nouveaux livres - Liburutegia
-
09/03/2017 | 162
Oinatz eta Goizaneren eskola ondoan bi kale-katu azaldu dira. Beste ikasle batzuek jolaserako erabili nahi dituzte. Katuei min egiteak grazia egiten die. Hura gutxi ez, eta Trumoi txakurra alboko itxitura txiki batean sartua dago. Egunetan ia jatekorik ez, urteetan laztan bat ere jaso gabe.
Oinatz eta Goizane animaliengana hurbilduko dira apurka. Egun batean, suak hartuko du eskolako hegal oso bat. Orduantxe ikasiko dute gazteek zer esan nahi duen lagun izatea. Benetako lagun.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
-
08/03/2017 | 109
Literatura sail honi hasiera emateko bidaien inguruko lau narrazio berezi bildu genituen Lau bidaia tituluko liburuan, eta gero, hamar urte geroago, antzeko zerbait egin genuen Lehen amodioa gaitzat harturik, lau idazle handiren lau harribitxi aukeratuz, sekula ahazten ez omen den amodio horren ingurukoak.
Lehenbizikoa, Lehen amodioa izenburua duena, Cesare Paveseren esku trebeari zor zaio, eta nahiko nabarmena da baduela kutsu autobiografikoa.
Bigarrena, Sylvie, nobela labur erabat erromantikoa dugu, hitzaren berezko zentzuan, Gérard de Nervalen lan garrantzitsuenetariko bat, eragin handia izan zuena Marcel Proustengan eta bere Denbora galduaren bila erraldoiaren "madalenaren" pasarte ospetsuaren sorreran.
Guy de Maupassanten Egun bat ibai ertzean ipuina da hirugarrena. Hori hartu zuen oinarritzat Jean Renoir zinema-zuzendari frantsesak bere film ederrenetariko bat egiteko, Une partie de campagne, hain zuzen ere.
Eta Samuel Becketten istorio bortitza duzu, irakurle, bildumatxo honen azken narrazioa, lehen amodioaren inguruko gorabeherei erremate on bat emateko.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
08/03/2017 | 311
-
24/02/2017 | 306
-
24/02/2017 | 245
Enpresan mailaz eta soldataz igotzea, herentzia bat jasotzea, etxe bat erosi ahal izatea, lagun ugari edukitzea… Arrakastaren laukitxo guztiak beteak ditu Jezabelek, argi du zer nahi duen bizitzan eta zirt-zart hartu ohi ditu erabakiak. Halako batean, ordea, txikikeria batekin paralizaturik geratuko da. Emakume gazte baten nora eza darabil Kattalin Minerrek gure gizarteko hainbat gai giltzarri jorratzeko: familia eta bikote ereduak, heteroaraua, harreman batean bilatzen duguna… Nortasunez beteriko lehenengo eleberri bat, irakurlearen gogoa astindu eta zer pentsatua emango diona.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
24/02/2017 | 212
Bi ahizpa, urtetan elkar ikusi ez dutenak, bat-batean amaren heriotzak berriro elkartu dituen arte. Asko dute batak besteari esateko, urrun egon diren bitartean bakoitzari gertatu zaizkionak, eta baita lehenagotik nork bere kolkoan gordetakoak ere. Otzan eta esanekoa izana da bata, errebelde eta lotsagabeagoa bestea, ama estu eta zurrunaren alabak biak ere. Trapu zikinak etxean garbitzeko aginduaren kontra, isilpekoak argitara aterako dituzte Arratek eta Begoñak, beren arteko arrangurak eta ezin ulertuak sendatzeko, hezkuntza zikiratzaile baten min herdoilduak goxatzen saiatzeko. Hika teatro taldearentzat idatzitako antzezlana eleberri bihurtu du Arantxa Iturbek sentiberatasunez eta trebeziaz, hitzekin duen dohaina eta pertsonaiekin duen enpatia agerian utziz.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
Egilearen hitzak liburuaren aurkezpenean
-
24/02/2017 | 288
-
22/02/2017 | 321
