Nouveaux livres - Liburutegia
-
25/05/2017 | 190
-
24/05/2017 | 91
Antonio, gazte bartzelonarra, atletismoaren prodijiotzat hartzen da. 17 urte zituenean, bi marka garrantzitsu lortu zituen 1.500 metroetan, baina, azken urtean, ez du jarraitu aurrera egiten. Orain joko olinpikoetara joateko plaza eman diezaiokeen karrera korritu behar du, baina porrot egiteko beldur handia du, batez ere familiaren, lagunen eta kirolean dituen kideen aldetik duen presioagatik. Bere entrenatzaileak proposatu dio substantzia dopatzaile berri bat hartzea, baina, azkenean, Antoniok lortu du beharrezkoa den gutxieneko denbora betetzea, substantzia hori hartu gabe.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
-
-
18/05/2017 | 257
-
18/05/2017 | 149
-
18/05/2017 | 291
-
17/05/2017 | 184
Sarako Gaztetxean egindako kontzertu batetik bueltan, egundoko bestondoarekin eta guardia zibilen kontrol batekin topo egin ondoren, giza hezur batzuk eta pakete arraro bat deskubrituko ditu Lurrak, obra-hondakinen artean. Misterio hori, gainera, nahastu egingo da Baztanen, herritarren nahiaren kontra, egin nahi duten plan urbanistiko erraldoi batekin. Musikaren erritmoan eta kamiseta erreibindikatiboen konpainian, hainbat pertsonaia eta gertakari nahasten dira eleberri beltz honetan: sekta ultrakatolikoak, kontrabando arkeologikoa, momia egiptoarrak, psikiatrikoko gaixoak, rock kontzertuak, besta eta parranda, eta, batez ere, protagonista ahaztezin bat: Lurra, neska bizizale eta urduri bat, Baztan bukolikoaren irudia zapartatzera datorrena.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
17/05/2017 | 98
-
17/05/2017 | 195
Gauza asko da batean nobela hau: egileak bere amari eskainitako maitasun-kanta luze bat; familia osoaren historia eta istorio sorta txirikordatu bat; gaixotasun baten etorkiaren bila haurtzaroko oroitzapenetan barrena egindako introspekzio ariketa bat; ama izan ezin eta ahal eta nahi izatearen edo ez izatearen inguruko gogoeta zalantzazko, sigi-sagatsu bat… Alaine Agirrek aurreko eleberrietan erakutsi dituen dohainak agerian daude lan honetan ere: berben bitartez edertasuna, erritmoa, musikaltasuna bilatzea, sentimenduak leungarririk gabe espresatzea… horiek guztiek ematen diote intentsitate eta emozio berezia kontakizunari. Proiektu honek irabazi zuen 2016ko Joseba Jaka beka.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
