Nouveaux livres - Liburutegia
-
23/06/2017 | 178
-
23/06/2017 | 309
-
23/06/2017 | 122
-
23/06/2017 | 214
-
21/06/2017 | 260
-
21/06/2017 | 244
Zukafukamusuka hiru lagunen elkarlanetik jaiotako lana da: Judit Ruiz de Muniain, Jokin Mitxelena eta Patxi Zubizarreta. Izenburua bera bezain ausarta, sentsuala eta iradokorra da liburu hau; egunerokotasunari itzuri egiteko antidotoa duzu eskuartean, eragozpenik gabeko plazera bilatzeko errezeta. Gizakiaren pultsiorik menderakaitzenak beldurrik gabe bizi dituzte orriotako protagonistek eta Jokin Mitxelenak bulkada indartsu horiek grabatzaile japoniarren shunga generoko marrazkiekin mausuki irudiztatu ditu. Literalki "udaberriko irudi" esan nahi du shunga hitzak eta udaberrian natura nolakoa den, horrelakoak dira liburu honetako testu eta irudiak, oparoak, umelak, basatiak eta jostagarriak.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
21/06/2017 | 153
Jon Maia bertsolariak liburu autobiografiko honetan berak lehenengo pertsonan eta lehenengo lerroan bizi izan zuen garai haren eta eraldaketa horren argazki pertsonala egiten du. Lehen pertsonan idatzia, bizipenak eta hausnarketak tartekatzen ditu, bertsolaritza modernoaren eta orduko garaiaren erretratu bat eginez. Egileak berak “lehenengo bertsolari in vitroen belaunaldia” deritzonaren bizipenak eta kezkak hainbat gaietan ematen dira: jardun artistikoa, identitatea, tradizioa eta modernitatearen arteko talka, hizkuntzarekiko esperientzia pertsonala, politika, giza-harremanak…
Bertsolaritzarekiko interesa gainditzen duen entsegu autobiografikoa osatu du egileak, euskal kulturaren garai hartako esparru eta adierazpide ugari ukituko dituena.
Belaunaldi, garaikideen eta lagunen arteko elkarlanean: Unai Iturriagaren ilustrazioz eta marrazkiz osatuta dator liburua eta Igor Elortzaren hitzaurrea du.Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
21/06/2017 | 208
Beire ingelesa ikasteko udaleku batera bidali dute gurasoek. Bere institutuan gelako liderra den arren, udalekuan inork ez du aintzat hartzen, eta Baba izeneko mutil misteriotsu batengan aurkituko du babesa, boxeoa ikasteaz gainera. Etxera itzulita, bere betiko lagun Kar eta Leterekin batera, hirurek osatzen duten Sua taldea prest dago, berriz ere, institutuko izarrak izan eta egurra emateko, baina badirudi aurtengo ikasturtean gauzak desberdinak izango direla.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
21/06/2017 | 175
Etxekoandrea da, Wikipedia unibertsalaren arabera, etxeko lanak jardun nagusi duen emakumea eta, besteak beste, zeregin hauek dituena: seme-alaben hezkuntza eta zaintzaren ardura, etxeko garbiketak, elikagaien erosketa eta prestaera, familiako aurrekontuaren kudeatze osoa edo zatikakoa, etxean egiten diren lanen gainbegiratzea eta abar eta adar. Jardun ikusezina 24 orduz egiten duena, urteko 365 egunetan, oporrik gabe eta despidorik gabe.
Urte batzuk igaro dira Totik Los grafitis de mamá gaztelaniaz argitaratu zuela. Gustura asko irakurri zuten hainbat emakumek eta ez gizonezko gutxik liburu hura, non andre “arrunt” baten, etxetik kanpo lanik egiten ez duen etxekoandre baten komeriak irakur daitezkeen umorezko bakarrizketa batean. Ama hura amama bihurtu da, aldaketa batzuk egin behar izan zaizkio testuari, baina gaurkotasunik ez du galdu eta graziarik ere ez aurreneko aldiz euskaraz argitaratzen den bertsio honek.Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
