Mundu garaikidearen historia, vicens vives, irakasgaiak gaurko mundua ezagutarazten du. Irizpide kronologikoa erabiliz, eta elementu politikoak ardatz gisa harturik edukiak multzokatzeko, hurbileko errealitate hau moldatu duten prozesuetatik abiatzen da. Antzinako Erregimenaren krisia eta XIX. mendeko aldaketa prozesu adierazgarriak dira azterketaren abiapuntu. Neurri handian prozesu horiek eragin dituzte XX. mendearen ezaugarriak, egungo mundua eratu arte. Ez da pentsatu behar aurkezpen hori bateraezina denik aztertu beharreko garaiko gai nagusien bilakaera denbora-unitate luzeagoetan jorratzen duen tratamendu batekin.
Errealitaterik hurbilenari edo oraintsukoari, ezinbestez ikuspegi historiko ez hain zorrotzetik begiratu behar zaio, eta beste iturri batzuetara jo, baina betiere behar-beharrezkoa da ikasleek beren inguruko errealitatea eta arazoak ulertzea, gai izatea iraganeko ezagupenak transferitzeko oraina interpretatzearren, eta erabaki kontzienteak hartu ahal izatea, aurreiritzirik gabe, munduko hiritarrak diren aldetik.
Halaber, ikasleek, irakasgai honen bidez, gaur egungo erronken aurrean sentikortasuna lortu behar dute, eta oraingo arazoak ikusita jarrera kritiko eta arduratsua garatu; hots, askatasunaren defentsa, giza eskubideak, balio demokratikoak eta bakearen eraikuntza gogoan izanen dituen jarrera.