Munduan zenbait egoera aldatu egiten da urteen poderioz: biztanle-kopuruak hazi edo txikitu egiten dira, estatu berriak sortu, hiriburuak aldatu eta abar. Horrez gain, toponimoen euskal formak ere finkatuz eta zehaztuz doaz, eta Euskaltzaindia zerrenda horiek kaleratzen ari da etengabe.
Hori kontuan hartuta, Elhuyar atlasari berritu bat eman diogu, eta datuak eguneratuta eta osatuta jaso ditugu: toponimoen euskal forma eguneratuak, Hego Sudan estatu berriaren datuak, Erresuma Batua Europar Batasunetik irteteak marraztu duen mapa berria, emakumeen populazio- ehunekoak eta zenbait atal entziklopediko, unibertsoari, Lurrari, atmosferari eta klimari buruzko azalpenak emateko, besteak beste.
Horrez gain, Elhuyar atlasarekin batera, webgunera sartzeko kodea eskuratuko duzu; erregistratu, eta bertan aurkituko dituzu geografian aritu eta trebatzeko jokoak eta mapa mutuak.