Nouveaux livres - Liburutegia
-
09/11/2017 | 158
-
07/11/2017 | 297
-
07/11/2017 | 331
-
31/10/2017 | 193
-
30/10/2017 | 140
-
30/10/2017 | 240
-
30/10/2017 | 233
KALE ESTUA nobelan, indar poetiko eta iradokizunez beteaz kontatzen da Torrelles izeneko herri bateko bizimodua, albaitari gazte iritsi berri baten begietatik ikusia. Bistan da izen horren atzean josep Plaren jaioterri Palafrugell dagoela, eta haren asmoa, nobela idaztean, hango eguneroko bizimodua ispilu batean ikusten dugun bezala ematea zela. Plak ez zion garrantzi handirik ematen nobelak kontatzen duen istorioari, ezta nobelari berari ere oro har, ezpada bízimodua bera kontatzen zuen heinean. jakitun zen nobela honi alde horretatik jarriko zitzaizkion erreparoez, eta horregatik ohartarazten zuen, kontakizunari egin zion hitzaurrean, bere asmoa zela "bizirnodua den bezalakoxea agerian jartzea" eta bertan "bízítza den bezalakoa islatzen duten irudiak" agertuko zirela "ez sortuak eta konbentzionalak. Hemengoak, hortaz, errealitatearen irudiak dira".
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
25/10/2017 | 101
-
24/10/2017 | 221
Ipuin laburrak, ipuin zoroak, ipuin zoragarriak. Pentsamenduak eta sentsazioek bat egiten duten puntuan, filosofiari arrazionaltasuna kenduta, mistikari umorea erantsita, literaturaren lilura bere baitan duten pieza txiki, jostagarri, paradoxazkoak asmatu ditu Peru Magdalenak. Errekak eta loreak, ispiluak eta txoriak, maitaleak eta zaldiak, perretxikoak eta desertuak topatuko dituzu orriotan zehar, baina batez ere gogoa biluzteko gonbidapen bat, begiak zabalik amets-itsaso honetara dzanga egiteko.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
24/10/2017 | 180
Kezka existentzialez jositako idazle gazte batek etsi du bere introspekzio filosofikoek sobera urrundu dutela bere lagun hurkoengandik, eta erabakitzen du bizitza berri bat hastea Kretan, hango natura idor eta jende xumearen artean. Kretarako ontzia hartzera doanean, agure bat hurbiltzen zaio eta eskatzen dio eraman dezala berarekin. Alexis Zorba da, munduko plazer guztiak gozatzeko desioz erretako mazedoniar kankailua. Topaketa horrekin hasten da literatura unibertsaleko abentura hunkigarri eta ikaskizun gogoangarriz beteenetako bat, bi figura arketipikori buruzko istorio zurrunbilotsu, salbai, gozatsu eta ahaztezina. Mundua bizi eta ulertzeko bi manera ageri zaizkigu elkarrekin talkan bi protagonisten arteko hizketa mamitsu eta eztabaida suharretan, eta, haien solasetan txirikordatuak, daitezkeen gogoeta baliotsuenak gizakiaren bizitzan munta duten gai eternoei buruz: maitasuna, heriotza, aberria, askatasuna, Jainkoa... Gizakiaren ezintasun eta nahikari eternalen hariaz jositako kontakizun gatibagarria, anil koloreko Kretako itsaso gozoaren abaroan antzeztua, betirautezko hitzez margotua, eta lehen aldiz euskarara ekarria irakurle euskaldunaren gozamenerako.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.





