Nouveaux livres - Liburutegia
-
01/12/2017 | 251
Bere ibilia eta bere troparena geldiarazi zuen Castillo kaboak. Ahozko agindurik gabe, eskua jasorik, western zaharretan zalduneriaren buru doan ofizialak nola. Mailoan gora ari zirenek, ordea, ez zuten jaka-urdinik soinean, atorra gorriak baizik. Kaboaren atzetik lagun bakarra zihoan, Ander. Eta ez batak ez besteak zaldirik ez zuten ipurdi azpian. Hogeita bost minutu joan berriak ziren, gehiagorik ez, autoa bide bazterrean utziz geroztik. Denbora aski, izerdika eta mekaguenka jartzeko Foruzaingoaren kidegoak une horretan eta toki horretan zuen ordezkari nagusia.
Mendiak baizik ez ditu bizi, asteburua noiz ailegatuko beti, betizuak larrera bezala ateratzeko: horra zer diren mendi-joak. Inguruko gailurrak etxeko gelak bezain ezagunak eta korritua dituzte; Pirinioetara joan ohi dira ia aste birik behin; eta oporrak iristen diren aldiro plan handiago eta urrunagokoak egiten dituzte: Kilimanjarora igotzea, trekkinga Saharan, zeharkaldia Kaukason… Mendi giroko ipuinak idatzi ditu oraingoan Aingeru Epaltzak, baina atrezzoa besterik ez dira makilak eta kranpoiak, pioletak eta polainak, motxilak eta botak. Dekoratu horren atzean, giza harreman ñabar eta askotarikoak ageri dira: bikote-bizitza higatuak, familia maiz ozpinduak, beldur gauzatuak, poz geroratuak, ilusio zapuztuak, baita asetasun labur eta zorion-une ustekabekoak ere, egileak ohi duen begirada zorrotz-maltzurraz eta esku trebe-jostalariaz.Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
01/12/2017 | 291
-
01/12/2017 | 385
Ez du batere gogorik senar ohia zaintzera joateko, baina alabak hala eskatu dio eta gizonari bizialdi laburra geratzen zaionez, ahalegin txiki bat egin behar luke agian. Liburu honi izenburua ematen dion kontakizun luzeena eta lehendabizikoa da “Bihotz handiegia”, garai baten amaierari buruz diharduena, maitasunaren hondakinez.
Arroztasun sentipena dute Eider Rodriguezen sei ipuinetako pertsonaiek: nolakoa izaten ari da bikote bizitza hau, zein desio ote ditu auzokide perfektuak, nor bihurtu gara sute ikaragarriaren ondoren, ginekologoak erakutsiko al dit nolakoa naizen barrutik, zer espero zuten izango nintzela, norenak dira esku hauek.
Konplexuak eta arruntak dira aldi berean hemengo bizilagunak, jarrera ideologikoaren eta irrika eutsiezinaren arteko lehian dabiltzanak batzuetan, zalantzati edo kontraesanean, baina gorabeherei beti aurre egiten.Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
Liburuaren aurkezpen eguneko bideoa.
-
01/12/2017 | 153

01/12/2017 | 208
Nobela honetan Jon Arretxe idazle bidaiariak jaioterrian kokatu du trama: Basaurin. Hasiera-hasieran ageri zaigu konkistatu beharreko altxorra, lapurreta baten fruitu eta urmael batean gordeta omen dagoena. Altxor hori eskuratzeko ahaleginean lehiatuko dira nobela honetako pertsonaia nagusiak. Azpijokoz, intrigaz, gezurrez betetako trama honetan, ezer ez da ematen duena. Zinema giroko sekuentziazio batekin, erritmo lasterrean garatzen da haria eta jazarpen grotesko batekin bururatzen da.
Arretxek hain ondo deskribatzen duen submundu transgresore horretako jendea da Arrutiren banda osatzen dutenak: Urrutxurtu, Delgado eta Ereño, Arruti beraz gain. Laurak Basauriko institutuan elkarrekin ikasitakoak, Hego Uribeko droga trafikatzailerik handienetakoaren itzalean ibilitakoak aspalditik. Panorama osatzen dute neska mulata batek eta eskultore intrigazale batek, arrazoi ezberdinengatik bandakoen xede bihurtu direnak nahita edo nahi gabe.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
01/12/2017 | 386
-
29/11/2017 | 176
-
29/11/2017 | 196
-
-
28/11/2017 | 290